Mikel Laboaren kantu zoragarri hau ez da haurrei erakusteko kantu bat baina bai etorkizuneko irakasle lanean helduok oso presente eduki beharreko kantua. Bere letraren inguruan hitzegin nahi dut, honek daukan sakontasunaz eta zehaztasunaz.
Laboak dioenean: "bi kate biak ebaki beharrekoak: bat gorputzaren bizitzeko, bestea gogoaren askatzeko", garbi hitzegiten ari da gure bizi prozesuari buruz. Jaiotzen garenetik hazten goaz baina zer da haztea? Bi ideia daude honen inguruan. Bata biologikoa litzateke, pertsona guztiak hazten gara biologikoki, urteak aurrera doazen gisan. Baina badago haztearen beste ideia bate ere; ikastea, garatzea, heldutzea ...
Egungo gizartean, oso presente dagoen hezte mota biologikoa da; "haztea handi egitea da" entzungo dugu kalean goazela edo parke batean eserita gaudenean amak umeari esaten. Horrez gain beste ideia bate ere oso hedatuta dago: "handi naizenean nik nahi dudana egingo dut". Hau berriz, edozein gaztetxori etzungo diogun esaldia da, askotan amorru biziz esandakoa. Baina ideia hauek erabat gezurrak dira eta gure inguruan behintzat, txikitxoekin lanean gabiltzala, ezabatu beharrekoak.
Gizakiaren hezte prozesua biopsikosoziala da. Hau da, guk testuinguru soziokultural eta estrukturatuak sortzen ditugu gure txikienen zaintza eta hezkuntzarako. Testuinguru hauek, bertan aurkitzen ditugu eskolak, helburutzat dute banakoari jakintzak, instrumentuak eta kodeak ematea hauek aurrera jarrai dezaten eta kultura baten partaide egokitu eta senti daitezen. Hau txikitatik ematen den prozesua da baina 28-30 urterekin prezesu degeneratibo mantso bat asten da, naiz eta psikologikoki beti goazen hezten pertsona modura.
Hezteaz hitzegitean askatze (desprendimiento) kontzeptua ulertu behar da. Pertsona baten lehenengo askatzea biologiko eta fisikoa izaten da zilbor hestea ebakitzen denean hain zuzen ere. Haurra bizi ta hazi dadin askatze eta harrapatze (prendimiento) prozesu konstate bat da. Adibidez, amak bere haurtxoa altzoan artzen duenean eta titia ematen dionean esaten hari zaio "gera zaitez hemen, hau leku segurua da hezteko", afektiboki ere harrapatzeko prozesu hori ematen da berotasuna eta maitasuna emanez. Baina momentu batean haurtxoa iada ez da hain haur eta amaren altzotik atera behar du mundua ezagutzera, hor, askatze prozesua ematen da. Horregatik, bizitza askatze-harrapatze prozesu bat dela esaten da.
Mikel Laboaren kantura itzuliz, berak ongi laburbiltzen du orain arte aipatutakoa; "(...) gaztaroan amatxo maite, ohar zaitez benetan maite nauzun ama izan nahi baduzu eta nik zu maitatzea, ni naizena, nik izatea nahi dudana izatera utzi behar nauzula, hau baita bide bakarra biok alkar sanoki maitatzeko (...) zuk zure nortasunaz, nik nereaz (...) Ama, eten dezagun lehen gorputzarena bezala, orain gogoaren zilbor hestea".
Oso gustura irakurria.
ResponderEliminar----Musika alderdiaz---
Eta hau eta hau.
Sobre gustos no hay nada escrito. Decia una vieja que guardaba pedos en una botella dio esaeraren Uruguaiko moldaketa batek.
----
Aurrez aurreko beste oharren bat taldeko batzuontzat.