lunes, 5 de marzo de 2012

Childtopia

Lehenik eta behin, esan beharra dago haur hezkuntzako irakasle izango garen guztiontzat oso interesgarria iruditu zaidala “Childtopia” web orrialdea. “Childtopia” enpresa bat da, 2004an sortutakoa eta bere seme-alaben hezkuntzaz kezkatuta dauden guraso batzuek sortua. Aipatutako kezka dela eta eratu zuten web orria, baina horrez gain, beste zerbait hartu zuten kontuan: eskaintza falta umeen hezkuntza esparruan. Hau dela eta, aurkitzen dugun edukia segurua, kalitatezkoa eta entretenigarria da. 5 hizkuntzetan (ingelera, katalana, euskara, frantsesa eta galegoa) erabili ahal denez, web orri honetan sartzeko aukera duten herrialdeak 140 dira. Aipatzekoa da hainbat eskoletan tresna hezigarri bezala erabiltzen dela eta web orria kontrolatzen duen taldea, hainbat psikologo eta hezitzailek eratzen dutela. Euskaraz topatuko dugun edukia honako hau da:

-Jokoak: adinka sailkatuta daude. Beraz, haur hezkuntzako ikasleentzat 6 urte artekoak izango dira baliagarriak, besteak lehen hezkuntzakoak baitira.

-Eskulanak.

-Ahozko eta idatzizko ulermena: ahozkoaren ulermenean, ipuin bat irakurtzen duzun bitartean, emakume baten ahotsa aditzen da ipuina irakurtzen. Ondoren, amaitzean, irakurritakoari buruzko hainbat galdera egin dezakezu. Idatzizko ulermenean, berriz, ez da emakumearen ahotsa entzuten, beste guztia berdina da.

-Detektibea: joko bat da, baina gehien bat lehen hezkuntzako haurrentzat.

-Ipuinak: emakume baten ahotsaren bitartez, ipuinak aditzeko aukera dago (hala nola, ahate itsusia, txanogorritxu, hiru txerritxoak…).

-Marrazten ikasi: azalpen batzuen bidez marrazten ikasteko aukera dago.

-Fitxa hezigarriak: hizkuntza, matematika eta abileziari buruzko fitxak (batzuk lehen hezkuntzakoak dira).

-Zenbakiak idazten ikasi: azalpen batzuen bidez zenbakiak idazten ikasteko aukera dago.

-Letrak idazten ikasi: azalpen bazuen bidez letrak idazten ikasteko aukera dago.

Hau guztia azalduta, nire ustez horrelako web orrialdeak oso erabilgarriak izan daitezke eta oso dibertigarriak umeekin eskolan eta bai etxean erabiltzeko.

1 comentario:

  1. Orri pisutsua izang da, ezin ireki dezaket gizarte etxeko wifi pobreaz. Pena, ze, oso interesgarria ematen du, zuk diozunagatik.
    Gero etxean ikusiko dut eta, agian, txikitxoarekin "interesgarritasunaren" aproba egingo dut.

    ResponderEliminar