martes, 6 de marzo de 2012

Klasean abesten

Bideo hau aukeratu dut umeentzat musika oso garrantzitsua dela uste dudalako. Bideoan ikusten dugu nola Haur Hezkuntzako klaseko ume talde bat "Sorgina Pirulina" abestia kantatzan ari den. Euskarazko abesti hau aukeratu dut gehienok txikiak ginenean abesti honekin jolastu dugulako eta euskarazko abesti zaharrak landuz haurrei kultura eta tradizioak transmititzen dizkiegulako.
Umeentzat abestea eta musika entzutea ona da, izan ere, abestien bitartez haurrak oroimena lantzen dute, abestien letrak ikasten, baina baita dantzatu eta mugitu egiten dira. Gainera, abestien letrak ikastean hizkuntza lantzen dute hitz berriak ikasteko aukera ematen duelako.
Beraz, haurrek abesten eta dantzaten oso ondo pasatzen dutela ikusten dugu eta gainera haien garapenerako ona denez ohitura hau ez da inoiz galdu behar.

1 comentario:

  1. Kritika gogorrik ez, ez dezazun txartzat har. Hurrengoan, holako zerbait aukeratzen baduzu, saiatu didaktikatik/curriculumetik aztertzen eta pentsatzen.
    Beste alde batetik, musikaz baino ez duzu egiten berba, baina hemen umeak jolasten dira eta ez duzu horren inguruan gehiegi pentsatu.

    ResponderEliminar