Definizioak

CURRICULUM

Taldeko bakoitzaren lau definizioak irakurri ondoren, lauen artean egindakoa honako hau da: zure bizitzan zehar lortutako jakintzen bitartez betetzen zoazen dokumentua da, hau da, denborarekin lortutako titulazioak aurkezten dituena; ikasitakoa nolabait agerian utziz. 

CURRICULUMA

Curriculuma eskolaren xedeak eta asmoak dira, helburutzat ikasleek ikasketa maila batera iristea duena. Curriculumeko parte dira, adibidez, ikaskuntza jarduerak, helburu akademikoak, ikasketa planak eta eskolako bizikidetza. Curriculumaren oinarrizko elementuak honako galdera hauei erantzuten diete:
  • Nola irakatsi? 
  •   Noiz irakatsi? 
  • Nola irakatsi? 
  •  Zer, nola eta noiz ebaluatu?
DIDAKTIKA

Didaktika hitza, irakasle bakoitzak barneratutako jakintzak gainontzekoei erakusteko artea da. Horretarako, beharrezkoak dira zenbait metodo eta baliabideak, erakutsi nahi dituzun edukiak modu egokian azaltzeko eta ikasleek erraz eta egoki barneratzeko. Kontuan izan behar da irakasle bakoitzak baliabide desberdinak erabiltzen dituela bere jakintzak erakusteko, hala ere, guztien helburua da jakintza horiek pertsonei erakustea lortzea.

1 comentario:

  1. Egindakoetan begira nabilela aurkitu dut zuena:
    Hezkuntza ikuspegia erabili beharrean, Curriculum Vitae azaltzen duzuela uste dut.
    Bikaina izateko bost dimentsioak agertu behar dira.

    Beste gauza bat: Didaktikaren definnizioa ere falta da (dena azken asterako utz dezakezue)

    ResponderEliminar