sábado, 3 de marzo de 2012

Euskal umeon zibertxokoa

Haur hezkuntzako irakasleak izango garenez, web orrialde honi (http://www.txiki.net/) gainbegiratu bat ematea egokia ikusten dut, irakasle bezala hobetzeko aukera ematen duela iruditzen zaidalako. Bertan, umeentzako ipuinak edota kantak aurkitzen dira, eta 0 eta 6 adin tarteko umeekin egingo dugunez lan, oso aproposa eta aberasgarria da ipuinak erabiltzea gure jakintzak umeei transmititzeko, errazago barneratuko baitute. Jokoak eta beste gune batzuk ere eskaintzen ditu, hala ere, aurreikusten da joko horiek eta beste guneak lehen hezkuntza bukatzen ari diren umeentzat zuzenduta daudela, ordenagailua erabiltzen hasiko baitira. Gainera, irakasle lanetan egoten garenean, irakasle zuzenbidean zehar guk geuk aurkitutako jokoak, ipuinak, kantak, etab. partekatu ditzakegu orrialdean. Izan ere, web orrialdea bisitatzen duen edonork berea den zerbait gehitu dezake, orrialdea aberasteko asmoz.


1 comentario:

  1. Eskerrik asko, Yesika.
    Ez dakit zu web orrian barruan ibili zaren ala ez (egin behar zenukeen). Ni bai, oso gutxi, eta ezaugarri bitaz konturatu naiz, biak pegak.
    Bakarraren inguruan: Joko hau egin dut eta bereziki zaila begitandu zait ume txikiek egiteko orduan; niri, behintzat, zail egin zait antzerako jarreran antzerako janzkera dutenen artean desberdintasunak gogoratzea. Gainera, joko horren inguruan segituz, musika hori ez da egokiena ume txikiek holako ariketak egiteko.
    Zuk toki bat aurkitzen duzunean zuk ibili behar duzu hor zehar; gauza honak aurkitu eta nabarmendu, eta txarrak aurkituz gero, horiei buruz ohartu. Zuk ezer ez diozu ezeri buruz eta nire esperientzia (zuk bideratua) txarra da. Beraz, ez da egokia zure ekarpena.

    Alderdi teknikoan oharren bat esteka sartzeko orduan; ez da horrela egiten

    ResponderEliminar