martes, 8 de mayo de 2012

Beste hezkuntza sistema bat

Beste hezkuntza sistema hau esperientzietan oinarritutako hezkuntza sistema da. Hezkuntza mota berri hau Antzuolako ikastetxe batean jarri zen martxan eta arrakasta handia izan zuen. Sistema berri honetan umeek izango dute liderargoa, tradizionalean ez bezala irakasleek dutela. Ikasleak prozesu osoan zehar protagonistak izango dira eta errealitatearekin kontaktu zuzena izango dute. Irakaslea gelan mantenduko da, baina ez die ezagutzak ikasleei transmitituko, baizik eta ezagutza gelan eraikiko da. 
Gelan haurrek dauzkaten ametsak eta desiak nabarmendu behar dira eta gainontzekoek pentsatzen dutenari garrantzia eman behar zaio. Horrela, ikasleen arteko komunikazioa bultzatuz. Irakaslearen lana ikasleen arteko interakzioak kontrolatzea da. Irakasleak ikasleak lagundu behar ditu arazoen aurrean kokatzen eta ikasleek ikasten dituzten gauza guztiak lotura izan behar dute horien artean. Ikasleak gai izan behar dira lotura hori bilatzeko. 
Hezkuntza sistema honen helburuetako bat umeen autoestima eta irudimena bultzatzea da. Horrela, gauzak ikasleen ideietatik abiatuz azaltzen dira, ikasgeletako aniztasuna aprobetxatuz. 
Irakasteko beste modu bat proiektuka lan egitea da eta arikulu honetan Nafarroako irakasle batek berak izandako esperientzia azaltzen du. Proiektuan zehar izandako zalantzak eta zailtasunak argitzen saiatzen da, hala nola, proiektua ala unitate didaktikoa den.

lunes, 7 de mayo de 2012

Nola landu oinarrizko gaitasunak Haur Hezkuntzako umeekin?


Aurreko sarreretako batean musika eta oinarrizko gaitasunei buruz hitz egin nuen eta hauen azalpenak eman nituen. Baina honetan,  iraskasle batek Haur Hezkuntzako umeekin 8 gaitasun horiek nola landu behar dituen azalduko dut, hau da, irakasle batek nola aplikatuko dituen gaitasunak klase batean (informazioa aldizkari digital honetatik ateratakoa da).

Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna lantzeko:

  • Irakasleak egoera eta testuinguru komunikatiboak erraztu behar ditu, umeek esaldi gero eta konplexuagoak sortzeko eta hauek ongi egituratzeko.
  • Ohikoak diren egoera eta testuinguruetan jarduerak bultzatuko ditu, honako hauek errazteko:
-       Sentimenduak, ideiak, beharrak eta desioak adierazten duten ahozko mezuen ulergarritasuna.
-          Heldu baten ahozko mezuen produkzioa.
-          Elkarrizketa kolektiboak antolatzen dituzten arauen erabilera egokia.
-          Ahoskeraren zuzentasuna.
-          Umearen bizitzaren gertaera nabarmenen kontaketa.

Matematikarako gaitasuna lantzeko:

  • Egunero klasean umeekin matematikako ariketak landu behar ditu honako hau lortzeko:
-          Zenbakiaren zenbaketa, kontzeptua eta irudikapena.
-          Oinarrizko eragiketen ikasketa (batuketa eta kenketa).
-          Zenbatzaileen erabilera.
-          Forma eta neurrien kontzeptuen ikasketa.
  • Klasean, arazo matematikoak inplikatzen dituzten egoerak eragin behar ditu, umeek hauei irtenbidea bilatzen ikasteko.

 Mundu fisikoa ezagutzeko eta harekin elkarreragiteko gaitasuna lantzeko:

  • Irakasleak egunerokotasuna aprobetxatu behar du umeek era progresibo batean denboran kokatzeko (orain, gero, lehenago, atzo, gaur...).
  • Umeeei talde sozialak ezagutzea aukera emango dieten proposamenak burutuko ditu, hala nola, familia, ikaskideak...

Tratamendu informatikoa eta gaitasun digitala lantzeko:

  • Umeen trebetasunak gauzatuko dituzten ekintzak bultzatuko ditu, hala nola, informazioa bilatzea bai iturri tradizionaletan (liburuak, haurrentzako entziklopediak...) eta bai aplikazio multimedietan.
  • Haurrei ordenagailua erabiltzera bultzatu behar die honako oinarrizko alderdi hauek erabiltzen ikasteko: piztu eta itzali, pantailan zehar mugitzeko arratoia erabili, ikonoak identifikatu...

Gizarte eta hiritartasun gaitasuna lantzeko:

  • Elkarrizketak eta iritziak trukatzea eskatzen dituzten egoerak sorrarazi behar ditu.
  • Era ludiko batean abilezi sozialak bultzatu behar ditu jolas sinboliko eta dramatizazioko ekintzen bidez.
  • Egunerokotasuna aprobetxatu behar du ikasleen harreman sozialak aberasteko: agurtu, aurkeztu, gauzak “faborez” eskatu, eskerrak eman...

Gaitasun kulturala eta artistikoa lantzeko:

  • Irakasleak, gurea den kultura eta beste kulturak ezagutu, ulertu eta baloratzeko ekintzak sorraraziko ditu.
  • Umeen sormena pizteko material eta teknika plastiko desberdinekin ekintza artistikoak bultzatu behar ditu.

Ikastek ikasteko gaitasuna lantzeko:

  • Lan kooperatiboa bultzatuko du ikasle-ikasle arteko elkarrekintza pizteko ekintzak planteatuz.
  • Umearen parte hartze aktiboa bultzatu behar du ekintza hauen bitartez: bere esperientzien kontaketa, bere ezagutza eta aurkikuntzak partekatu, bere emozioan adierazi...
  • Umeek esperimentatzeko eta behatzeko aukera izango duten jarduerak antolatuko ditu, bai ikasgelaren barruan eta bai eskolaz kanpoko ekintzetan.

Autonomiarako eta ekimen pertsonalerako gaitasuna lantzeko:

  • Garbitasun eta higiene pertsonalerako errutinak burutuko ditu umeek honako honetan kontzientziatzeko: behar dutenean laguntza eskatzea eta onartzea.
  • Egunero jantziekin eta oinetakoekin zerikusirik duten ekintzak umeekin buru behar ditu: berokia jartzea eta kentzea, botoiak lotzea eta askatzea, kremailera irekitzea eta istea, lokarriak lotzea etab.
  • Irakasleak, umeek modu autonomo batean garbitasun eta ohitura osasungarrien errutinak gero eta gehiago garatzeko ekintzak bultzatu behar ditu: frutak gosaldu, komunera bakarrik joan, beharrezkoa denean eskuak garbitu, atseden denborak errespetatu...