martes, 27 de marzo de 2012

LIGATZEKO GAITASUNA

Ondo tratatzea aurrean daukazun pertsona eta berarengan interesa daukazula adieraztea. Honetarako erakusle batzuk identifikatu ditugu. Honako hauek:

- Hitzegin: ondo eta goxo jardutea.
- Entzutea: kasu egitea, interesa jartzea eta gaitik urruntzen ez bada.
- Begirada: hitzegiten dauden bitartean begiradak elkar trukatzea.
- Ukitzeak: laztan goxoak egin eta besteak erantzutea.
- Irrifarra: pertsona horrekin gustuora zaudela adierazteko.
- Laudorioak: hitzekin, zintzotasunez, adieraztea benetan sentitzen duzuna.

HITZEGITEAREN ERRUBRIKA

GAIZKI


NAHIKOA

ONGI

- Errespetu falta.

- Esaldi eta hitz zakarrak esan.

- Entzuleak entzun nahi duena esatea, ligatzen duenak nahi duena lortzeko.

- Beste pertsonarekiko interes gutxi jartzea.


- Hitzegin bitartean, momentu puntualetan, arreta gutxi jartzea.

- Errespetuz hitzegin.

- Goxotasunez hitzegin.

- Esaten ari dena besteak arretaz entzutea.

- Hitzen bitartez bestearengan interesa daukala adieraztea.

- Zintzotasunez hitzegin.

jueves, 22 de marzo de 2012

LA EDUCACIÓN ES COSA DE TODOS

Interneten saltseatzen ibili ondoren, haur hezkuntzako irakasle baten “blog” interesgarri bat topatu dut. Iruñako 3 seme-alaba dituen emakume honek, hainbat hausnarketa egiten ditu hezkuntzari buruz, eta irakasle izango garen guztiontzat oso interesgarria eta baliagarria iruditzen zait irakasle den baten esperientziak, pentsamenduak...irakurtzea eta jakitea. “Blog”-eko titulua “reflexiones en voz alta sobre educación infantil” da, eta egileak honako hau dio bere web orrialdeari buruz: Página dedicada a reflexionar y debatir sobre distintos aspectos relacionados con la educación infantil. Bere hainbat hausnarketa ikusi ditut eta interesgarria irudi zait ondoren irakurriko duzuena:

LA EDUCACION ES COSA DE TODOS

Los grandes avances que ha vivido la sociedad en los últimos años se reflejan en todos los aspectos de la vida moderna, incluida, por supuesto, la educación. Hemos pasado de una escuela que daba sus primeros pasos en democracia a convertirse en un servicio para todos, desde donde se trata de equilibrar y compensar las desigualdades sociales. Sin embargo, quizá se ha perdido ese sentido participativo de otros tiempos, en que un grupo de maestros y maestras lucharon por hacer de la escuela un lugar de encuentro de niños y niñas, padres y madres, educadores, y todo aquel que tuviera algo que ver con la sociedad de a pie. Quizá deberíamos echar la vista atrás -o a otros países menos desarrollados- y retomar el sentido de participación popular. Como dice ese refrán africano -tan utilizado últimamente por pedagogos y políticos, aunque no llevado a la práctica realmente- para educar a un niño es necesaria toda la tribu.

La educación no debe quedar sólo en manos de los profesionales, pues no se limita a la mera transmisión de conocimientos, es mucho más. Consiste también en aprender a estar en la vida, en ayudar a cada cual a encontrar su lugar, a formar parte de una sociedad en la que todo el mundo tiene su papel.

Retomando las palabras de Marta Mata (fundadora de la Escola de Mestres de Rosa Sensat) en su libro Pensemos en la nueva educación:

"Si no eliges la profesión de maestro o maestra porque prefieres otra, no olvides la importancia de la educación. Todos debemos ser maestros de nosotros mismos. Pero, además, es posible que tengas hijos que educar; que en tu pueblo o en tu barrio haya problemas de educación que puedes contribuir a solucionar; que en tu país las leyes, los presupuestos y la organización de la educación estén mejor o peor. Preocúpate de ello."

Hausnarketak dioenez, hezkuntza ez dago pertsona espezializatuen esku, baizik eta guztion esku: "Si no eliges la profesión de maestro o maestra porque prefieres otra, no olvides la importancia de la educación. Todos debemos ser maestros de nosotros mismos.” Irakasle izatea, guztiok dakigun bezala, ez da soilik gure ezagutzak ikasleei transmititzea. Ezagutzen transmisio horrekin batera, gizartean ezinbestekoak diren baloreak (errespetua, berdintasuna...) barneratu behar dizkiegu, haien gizarteratzea egokia izan dadin.

Azken finean, hausnarketa hau igotzea garrantzitsua iruditu zait, gehien bat egileak dioenarekin guztiok ados egonen garela iruditzen zaidalako. Eta ados ez dagoen batek, agian, irakurri ondoren duen ideia aldatuko du. Horretaz gain, beste irakasleen hausnarketak irakurtzeak laguntzen ahal gaitu beste irakasleoi.

Momentuz, etorkizuneko irakasleak gu gara, horregatik, hezkuntzaz arduratzeko ordua iritsi zaigu.


"Blog"-a ikusi nahi duenarendako, linka emen uzten dut.

miércoles, 21 de marzo de 2012

Haur Hezkuntza eta oinarrizko gaitasunak

Klasean gaitasunen inguruan behin eta berriro hitz egiten ari garenez, web orri hau aukeratu dut gaitasunen inguruan informzaioa ematen duelako. Dokumentu hau interesgarria iruditu zait honelako informazioa agertzen delako: oinarrizko gaitasunen definizioa ematen da, baita oinarrizko gaitasunak zeintzuk diren zehazten da eta horiek curriculumean sartzeko emandako urrratsak eta oinarrizko gaitasunek curriculumarekin eta irakasgaiekin duten lotura agertzen da.
Gainera, dokumentu honetan informazioarekin taulak eta eskemak ageri dira, informazioa era erakargarriagoan emateko eta hobeto ulertzeko.

lunes, 19 de marzo de 2012

Gogo eta gorputzaren zilbor hesteak

Mikel Laboaren kantu zoragarri hau ez da haurrei erakusteko kantu bat baina bai etorkizuneko irakasle lanean helduok oso presente eduki beharreko kantua. Bere letraren inguruan hitzegin nahi dut, honek daukan sakontasunaz eta zehaztasunaz.

Laboak dioenean: "bi kate biak ebaki beharrekoak: bat gorputzaren bizitzeko, bestea gogoaren askatzeko", garbi hitzegiten ari da gure bizi prozesuari buruz. Jaiotzen garenetik hazten goaz baina zer da haztea? Bi ideia daude honen inguruan. Bata biologikoa litzateke, pertsona guztiak hazten gara biologikoki, urteak aurrera doazen gisan. Baina badago haztearen beste ideia bate ere; ikastea, garatzea, heldutzea ...

Egungo gizartean, oso presente dagoen hezte mota biologikoa da; "haztea handi egitea da" entzungo dugu kalean goazela edo parke batean eserita gaudenean amak umeari esaten. Horrez gain beste ideia bate ere oso hedatuta dago: "handi naizenean nik nahi dudana egingo dut". Hau berriz, edozein gaztetxori etzungo diogun esaldia da, askotan amorru biziz esandakoa. Baina ideia hauek erabat gezurrak dira eta gure inguruan behintzat, txikitxoekin lanean gabiltzala, ezabatu beharrekoak.

Gizakiaren hezte prozesua biopsikosoziala da. Hau da, guk testuinguru soziokultural eta estrukturatuak sortzen ditugu gure txikienen zaintza eta hezkuntzarako. Testuinguru hauek, bertan aurkitzen ditugu eskolak, helburutzat dute banakoari jakintzak, instrumentuak eta kodeak ematea hauek aurrera jarrai dezaten eta kultura baten partaide egokitu eta senti daitezen. Hau txikitatik ematen den prozesua da baina 28-30 urterekin prezesu degeneratibo mantso bat asten da, naiz eta psikologikoki beti goazen hezten pertsona modura.

Hezteaz hitzegitean askatze (desprendimiento) kontzeptua ulertu behar da. Pertsona baten lehenengo askatzea biologiko eta fisikoa izaten da zilbor hestea ebakitzen denean hain zuzen ere. Haurra bizi ta hazi dadin askatze eta harrapatze (prendimiento) prozesu konstate bat da. Adibidez, amak bere haurtxoa altzoan artzen duenean eta titia ematen dionean esaten hari zaio "gera zaitez hemen, hau leku segurua da hezteko", afektiboki ere harrapatzeko prozesu hori ematen da berotasuna eta maitasuna emanez. Baina momentu batean haurtxoa iada ez da hain haur eta amaren altzotik atera behar du mundua ezagutzera, hor, askatze prozesua ematen da. Horregatik, bizitza askatze-harrapatze prozesu bat dela esaten da.

Mikel Laboaren kantura itzuliz, berak ongi laburbiltzen du orain arte aipatutakoa; "(...) gaztaroan amatxo maite, ohar zaitez benetan maite nauzun ama izan nahi baduzu eta nik zu maitatzea, ni naizena, nik izatea nahi dudana izatera utzi behar nauzula, hau baita bide bakarra biok alkar sanoki maitatzeko (...) zuk zure nortasunaz, nik nereaz (...) Ama, eten dezagun lehen gorputzarena bezala, orain gogoaren zilbor hestea".



sábado, 17 de marzo de 2012

El método Doman.

Bideo honetan ikusten da, Elisa Guerra andereñoak nola azaltzen duen El método Doman, Congreso Mundial de Estrategias y Metodologías Educativas” izeneko hitzaldian; metodo honekin ume txikien ikasketa azeleratua planteatzen du. Programa hau etxean garatzeko helburuarekin egin zen, hala ere eskolan ere zabaldu daiteke, baina, ez da ahaztu behar ume bakoitzaren ama dela ume bakoitzaren ikasketa prozesua azkartu dezakeena. Eta ideia hori hobeto ulertzeko Elisa Guerra andereñoak programa hau etxean edo eskolan garatzea konparatzen du; etxean, ama bakoitzak bere semea dauka eta ikasteko momentua bilatu dezake eta umearen betebeharrei egokitu dezake, ikasteko momenturik egokiena bilatuz. (umea haserre badago edo gosea baldin badauka ez du interesik jarriko, adibidez.) Eskolan berriz, irakasleek 20 ikasle inguru eduki dezakete klasean, eta ematen zaien denboran erakutsi behar dute, alde batera uzten dute zenbat ikasle gosea daukaten eta umea gosea daukala pentsatzen arituko dela irakaslea hitz egiten ari den bitartean.

Metodo honekin jarraituz, oso interesgarria irudi zait gaur egun zenbaitetan ikusten ari dena, hala nola; ume txikienak hitz egiten hasten direnean ikasten duten lehenengo hitzak, askotan, “Coca-Cola” “Mcdonals” direla. Hau gertatzen da gaur egun komunikabideetan maiz eta behin eta berriro ikusten dutelako, horregatik, metodo honek ondorengoa planteatzen du: kartulinetan 5 hitz inguru idaztea kolore gorrian (intentsitatea garrantzitsua baita) eta azkartasunez umeari hitzak irakurri egunean zehar hainbat alditan. Nire ustez, metodoa oso onuragarria izan daiteke, egia baita umeak txikiak direnean izugarrizko gaitasuna dutela entzuten edo ikusten duten edozer gauza ikasteko. Gainera, bideoan komentatzen den moduan “A los niños hay que darle los hechos y ellos deducen las reglas horrela, hitz osoak irakurriz umeek ondoren erregelak garatuko dituzte.

martes, 6 de marzo de 2012

Klasean abesten

Bideo hau aukeratu dut umeentzat musika oso garrantzitsua dela uste dudalako. Bideoan ikusten dugu nola Haur Hezkuntzako klaseko ume talde bat "Sorgina Pirulina" abestia kantatzan ari den. Euskarazko abesti hau aukeratu dut gehienok txikiak ginenean abesti honekin jolastu dugulako eta euskarazko abesti zaharrak landuz haurrei kultura eta tradizioak transmititzen dizkiegulako.
Umeentzat abestea eta musika entzutea ona da, izan ere, abestien bitartez haurrak oroimena lantzen dute, abestien letrak ikasten, baina baita dantzatu eta mugitu egiten dira. Gainera, abestien letrak ikastean hizkuntza lantzen dute hitz berriak ikasteko aukera ematen duelako.
Beraz, haurrek abesten eta dantzaten oso ondo pasatzen dutela ikusten dugu eta gainera haien garapenerako ona denez ohitura hau ez da inoiz galdu behar.

lunes, 5 de marzo de 2012

Childtopia

Lehenik eta behin, esan beharra dago haur hezkuntzako irakasle izango garen guztiontzat oso interesgarria iruditu zaidala “Childtopia” web orrialdea. “Childtopia” enpresa bat da, 2004an sortutakoa eta bere seme-alaben hezkuntzaz kezkatuta dauden guraso batzuek sortua. Aipatutako kezka dela eta eratu zuten web orria, baina horrez gain, beste zerbait hartu zuten kontuan: eskaintza falta umeen hezkuntza esparruan. Hau dela eta, aurkitzen dugun edukia segurua, kalitatezkoa eta entretenigarria da. 5 hizkuntzetan (ingelera, katalana, euskara, frantsesa eta galegoa) erabili ahal denez, web orri honetan sartzeko aukera duten herrialdeak 140 dira. Aipatzekoa da hainbat eskoletan tresna hezigarri bezala erabiltzen dela eta web orria kontrolatzen duen taldea, hainbat psikologo eta hezitzailek eratzen dutela. Euskaraz topatuko dugun edukia honako hau da:

-Jokoak: adinka sailkatuta daude. Beraz, haur hezkuntzako ikasleentzat 6 urte artekoak izango dira baliagarriak, besteak lehen hezkuntzakoak baitira.

-Eskulanak.

-Ahozko eta idatzizko ulermena: ahozkoaren ulermenean, ipuin bat irakurtzen duzun bitartean, emakume baten ahotsa aditzen da ipuina irakurtzen. Ondoren, amaitzean, irakurritakoari buruzko hainbat galdera egin dezakezu. Idatzizko ulermenean, berriz, ez da emakumearen ahotsa entzuten, beste guztia berdina da.

-Detektibea: joko bat da, baina gehien bat lehen hezkuntzako haurrentzat.

-Ipuinak: emakume baten ahotsaren bitartez, ipuinak aditzeko aukera dago (hala nola, ahate itsusia, txanogorritxu, hiru txerritxoak…).

-Marrazten ikasi: azalpen batzuen bidez marrazten ikasteko aukera dago.

-Fitxa hezigarriak: hizkuntza, matematika eta abileziari buruzko fitxak (batzuk lehen hezkuntzakoak dira).

-Zenbakiak idazten ikasi: azalpen batzuen bidez zenbakiak idazten ikasteko aukera dago.

-Letrak idazten ikasi: azalpen bazuen bidez letrak idazten ikasteko aukera dago.

Hau guztia azalduta, nire ustez horrelako web orrialdeak oso erabilgarriak izan daitezke eta oso dibertigarriak umeekin eskolan eta bai etxean erabiltzeko.

sábado, 3 de marzo de 2012

Irakasle garenean....

Etorkizunean irakasle izango garenean, gure ikasleei gure jakintzak transmitituko dizkiegu, gerora begira iritzi kritikoa lortu ahal izateko. Gure ikasle bakoitzaren kultura, familia, egoera ekonomikoa…ezagutzea beharrezkoa ikusten dugu ikasle bakoitza hobeto ezagutzeko eta hauekin lan egiteko. Saiatuko gara gure txikiei sexu berdintasunera bultzatzen, hau da, rol eta estereotipoak alde batera uzten. Honetarako, adibidez, telebistako zenbait programa edo ipuin aurretik guk ondo begiratuko ditugu bertan agertzen diren ideiak hauek ez barneratzeko. Gure lana era hoberenean eta gogotsu egiten ahaleginduko gara.

Aisiaren inguruan

Gaurkoan web orri oso interesgarri eta erabilgarri bat aurkeztu nahiko nuke. Bertan hezkuntzaren inguruko berri, material, informazio, jolas ... desberdinak agertzen dira, non, etorkizuneko irakasle batentzat oso baliagarriak izan daitezken.

Nik, batez ere, jolasen atala azpimarratuko nuke. Bertan jolas mota desberdinak multzoka sailkatuta agertzen dira, adibidez, animozio jolasak, korrika/harrapaketa jolasak, txalo jolasak, trebetasun jolasak e.a. Jolas guztiak oso modu errezean eta ulerkorrean azalduta agertzen dira eta kantua baldin badu, mp3 edo realplayer(bideoa) moduan deskargatzeko agertzen da, horrela aukera emanez zure materiala jasotzeko eta edozein aktibitate mota programatu ahal izateko zure haur taldearentzat.

Euskal umeon zibertxokoa

Haur hezkuntzako irakasleak izango garenez, web orrialde honi (http://www.txiki.net/) gainbegiratu bat ematea egokia ikusten dut, irakasle bezala hobetzeko aukera ematen duela iruditzen zaidalako. Bertan, umeentzako ipuinak edota kantak aurkitzen dira, eta 0 eta 6 adin tarteko umeekin egingo dugunez lan, oso aproposa eta aberasgarria da ipuinak erabiltzea gure jakintzak umeei transmititzeko, errazago barneratuko baitute. Jokoak eta beste gune batzuk ere eskaintzen ditu, hala ere, aurreikusten da joko horiek eta beste guneak lehen hezkuntza bukatzen ari diren umeentzat zuzenduta daudela, ordenagailua erabiltzen hasiko baitira. Gainera, irakasle lanetan egoten garenean, irakasle zuzenbidean zehar guk geuk aurkitutako jokoak, ipuinak, kantak, etab. partekatu ditzakegu orrialdean. Izan ere, web orrialdea bisitatzen duen edonork berea den zerbait gehitu dezake, orrialdea aberasteko asmoz.