Kuluxkak
martes, 8 de mayo de 2012
Beste hezkuntza sistema bat
lunes, 7 de mayo de 2012
Nola landu oinarrizko gaitasunak Haur Hezkuntzako umeekin?
- Irakasleak egoera eta testuinguru komunikatiboak erraztu behar ditu, umeek esaldi gero eta konplexuagoak sortzeko eta hauek ongi egituratzeko.
- Ohikoak diren egoera eta testuinguruetan jarduerak bultzatuko ditu, honako hauek errazteko:
- Egunero klasean umeekin matematikako ariketak landu behar ditu honako hau lortzeko:
- Klasean, arazo matematikoak inplikatzen dituzten egoerak eragin behar ditu, umeek hauei irtenbidea bilatzen ikasteko.
- Irakasleak egunerokotasuna aprobetxatu behar du umeek era progresibo batean denboran kokatzeko (orain, gero, lehenago, atzo, gaur...).
- Umeeei talde sozialak ezagutzea aukera emango dieten proposamenak burutuko ditu, hala nola, familia, ikaskideak...
- Umeen trebetasunak gauzatuko dituzten
ekintzak bultzatuko ditu, hala nola, informazioa bilatzea bai iturri
tradizionaletan (liburuak, haurrentzako entziklopediak...) eta bai
aplikazio multimedietan.
- Haurrei ordenagailua erabiltzera
bultzatu behar die honako oinarrizko alderdi hauek erabiltzen ikasteko:
piztu eta itzali, pantailan zehar mugitzeko arratoia erabili, ikonoak
identifikatu...
- Elkarrizketak eta iritziak trukatzea
eskatzen dituzten egoerak sorrarazi behar ditu.
- Era ludiko batean abilezi sozialak
bultzatu behar ditu jolas sinboliko eta dramatizazioko ekintzen bidez.
- Egunerokotasuna aprobetxatu behar du
ikasleen harreman sozialak aberasteko: agurtu, aurkeztu, gauzak “faborez”
eskatu, eskerrak eman...
- Irakasleak, gurea den kultura eta
beste kulturak ezagutu, ulertu eta baloratzeko ekintzak sorraraziko ditu.
- Umeen sormena pizteko material eta
teknika plastiko desberdinekin ekintza artistikoak bultzatu behar ditu.
- Lan kooperatiboa bultzatuko du
ikasle-ikasle arteko elkarrekintza pizteko ekintzak planteatuz.
- Umearen parte hartze aktiboa bultzatu behar du ekintza hauen bitartez: bere esperientzien kontaketa, bere ezagutza eta aurkikuntzak partekatu, bere emozioan adierazi...
- Umeek esperimentatzeko eta behatzeko aukera izango duten jarduerak antolatuko ditu, bai ikasgelaren barruan eta bai eskolaz kanpoko ekintzetan.
- Garbitasun eta higiene pertsonalerako errutinak burutuko ditu umeek honako honetan kontzientziatzeko: behar dutenean laguntza eskatzea eta onartzea.
- Egunero jantziekin eta oinetakoekin zerikusirik duten ekintzak umeekin buru behar ditu: berokia jartzea eta kentzea, botoiak lotzea eta askatzea, kremailera irekitzea eta istea, lokarriak lotzea etab.
- Irakasleak, umeek modu autonomo batean garbitasun eta ohitura osasungarrien errutinak gero eta gehiago garatzeko ekintzak bultzatu behar ditu: frutak gosaldu, komunera bakarrik joan, beharrezkoa denean eskuak garbitu, atseden denborak errespetatu...
miércoles, 25 de abril de 2012
Ikaskuntza esanguratsua
Irakaslearen zeregina bitartekari bezala aritzea izango da, ikasleak haien kabuz jakintza era dezaten. Hau guztia hobeto ulertzeko Vigotsky erabiliko dut eta Vigotskyren estrukturalimoaren oinarrien barruan garapen hurbileko eremuak daude:
- Garapen errealeko eremua (umeak bere kabuz egin dezakena)
- Garapen hobereneko eremua: beste pertsonaren laguntzarekin egin dezakeen gauzak.
Garapen errealeko eremuaren eta garapen hoberenaren artean garatzen den tarteari garapen hurbileko eremua esaten zaio. Adibidez: Umeak lau hitz irakurtzen ditu (GE), honen GH testu osoa irakurtzea litzateke. Guk laguntzen badiogu eta osoa irakurtzen badu (GE) honen GH liburu osoa irakurtzea litzateke. Garapen hoberena ez da inoiz amaitzen beti gehiago eskatzen delako. Garapen hurbileko eremua honetan ematen den prozesua litzateke.
Irakasleak jakintzaren eraikitzaile aktiboa da: jakintza ez dator kanpotik eta ez da informazio pilaketa hutsa, baizik eta haurra aurretik zeukan informazioa berritzen, egokitzen eta eraldatzen lagundu behar dute. Kontuan hartu behar da haur guztiak ez direla berdinak.
Ikaslea protagonista izango da, adibidez, irakurtzen eta idazten ikastea prozesu bat da, baina ez prozesu osoa, baizik eta hurbilpen bat. Hurbilpen hau ez da bat-batekoa baizik eta astiro-astiro doa eta hizkuntza idatziaren ezaugarrietara eta erabilerarantz doa.
martes, 24 de abril de 2012
LA EDUCACIÓN PROHIBIDA
LA EDUCACIÓN PROHIBIDA burutze prozesuan dagoen "largometraje" dokumental eta argumental bat da, helburutzat hezkuntzaren hobekuntza duena. Helburu hori lortzeko, esaldi honetan oinarritzen diren hainbat teoria, metodologia, filosofia eta proiektu pedagogikoen ikerketara jotzen dute proiektu honen parte-hartzaileak: hezkuntza gizakien gaitasunen garapenean oinarritzen da. Horrez gain, LA EDUCACIÓN PROHIBIDA-k finantzaketa, ekoizpen eta banaketa eredu berri bat hartzen du honako ezaugarri hauetan oinarrituta: gizakien garapenaren errespetua, kultura librearen filosofia eta finantzaketa kolektibo eta kontzientea.
lunes, 23 de abril de 2012
Estereotipoak eta Rolak.
Gai zabala eta sakona izateaz gain interesagarria eta landu beharrekoa da. Horretarako dokumentu hau oso aproposa eta eredugarria dela uste dut. Bertan, umeek nola barneratzen dituzten rol sexualak azaltzen da, eskoletan genero berdintasuna lantzeko eta bultzatzeko hainbat irizpide eta zenbait aholku ere; patiora ateratzeko garaian “vamos niños al patio” antzerako esaldiak saihestea, gela apaintzeko eta garbiketaren inguruko jarduerak egiteko orduan neskei bakarrik ez esatea, besteak beste.
Azpimarratzekoa da, sexuen arteko berdintasuna lantzeko orduan ez da beste ikasgai bat bezala eman behar, baizik eta orokortasunean. Modu honetan, umeek egokiago barneratzen dituzte genero berdintasunaren ideia eta euren nortasunetan sendotzen dute, geroago bakoitzaren izaera garatuz eta gizonaren edo emakumearen rol sexualak baztertuz. Honetan, gurasoek faktore eraginkorrak dira, askotan euren familian belaunadi belaunaldiz transmititutako estereotipoak eta rolak praktikatzen dituzte, etxeko txikienak ikusiz. Gainera, gurasoen inguruko pertsonek presioa sortu dezakete seme-alaben heziketari buruzko aholkuak eta kritikak egitean. Egia da ere, komunikabideak estereotipoak barneratzeko beste bide garrantzitsu bat direla, hauek emakumeen eta gizonen rolak transmititzen jarraitzen baitute askotan.
Etorkizunean, haur hezkuntzako irakasleak izango garenez, garrantzitsua den gai hau haur txikienekin lantzen hasi behar da, haur hezkuntzaren hasieratik. Txikitatik faktore desberdinek nabarmentzen dituzte estereotipoak, haurrak hauek ikasiz. Eta eskolak ardura handi dauka hori umeen ezagutzetatik eta jardueretatik baztertzeko. Horretarako, beharrezkoa da klasean berdintasunaren aldeko giroa egotea eta koloreengatik neskak eta mutilak bereizketak alde batera uztea (neskak arrosa erabili eta mutilak urdina).
Eskolak, rol sexualak nabarmentzen dituzten balore eta jarrera horiek baztertzeko lan egin behar du. Irakasleak garenean gure ikasleekin landu beharko dugu gaia, nire ustez, ez da erraza nahiz eta gaur egun emakumeen eta gizonen rolak ez diren oso nabarmenak, oraindik gure inguruan garatzen jarraitzen dira. Rolak ez bultzatzeko, lehenengo umeen ingurukoek hizkera zaintzen hasi behar gara, (batez ere helduek) askotan entzunda eta ikusita daukagun rolak esaldien bidez kanporatzen ditugu, hala nola, “los niños no lloran”, “las niñas cuidan a los hijos y limpian la casa”. Eta ondoren, gurasoak eta irakasleak elkartzea onuragarria ikusten dut, etxean lantzen eta finkatzen jarraitu behar delako generoen arteko berdintasuna.

