miércoles, 22 de febrero de 2012
Eskola= batzuentzat kexa besteentzat poza
Argazki honetan ikusten da nolakoak diren Afrikako eskolak eta gure eskolekin alderatuz oso desberdinak direla, bai egituraren aldetik baita ikasle kopuruaren aldetik. Esan beharra dago bertako eskoletako materialak askoz sinpleagoak direla, ikusten den bezala eskola egurrez eginda dago. Hala ere, ikasgelak hain egoera txarrean egon arren, ikus dezakegu nola gela umez beteta dagoen. Beraz, kasu honetan inguruneak ez du eragozten umeak ekolara joatea eta ikasteko gogoa izatea. Guk, aldiz, ikasteko hainbeste erraztasun ditugu balioetsi egiten ditugunak. Zerk izango du eragina horretan?
Batzuetan, diruak zoriontasuna eman dezake.
Bideo honetan argi eta garbi ikus dezakegu zein den Afrikako hezkuntzaren edo eskolen egoera. Nahiz eta eskolara iristeko orduak oinez ibili behar, pozik joaten dira. Herrialde garatuetan berriz, autobusean joaten gara eta pozik baino, triste joaten garela ematen du; ulertezina da egoera hau. Bideoan irakur dezakegunez, lehen hezkuntzaren ikasketa unibertsalen helburua lortzeko, 100.000 milioi dolar baino gutxiago beharko genituzke eta 2007ko "Defentsa"-rako inbertsio mundiala 956.000 milioi dolarrekoa izan zen, beraz, guztiok ikasteko dirua dago. Diru horrekin munduko ume guztiak pozik ikasteko aukera badute, zergatik ez da horretan gastatzen? Nire ustez, dirua gastatzeko modurik politena da eta orduan bai esan dezakegu diruak zoriontasuna ematen duela.
jueves, 16 de febrero de 2012
Bizitza vs Heriotza
Argazki hau aukeratu dugu iruditu zaigulako oso esanguratsua dela . Argi eta garbi ikusten da haur honek bizirauteko oso baliabide eskasak dituela baina hala ere, bere bizitzarengatik borrokantzen du. Lehenengo munduan bizi garenok ez gara ohartzen benetan daukagun guztiaz eta ura bezala beste baliabide asko eta asko alferrik galtzen ditugu. Argazki honetan bezalako egoeraz konzientzia gehiago bagenu, ez genituzke xahutuko besteei bizitza salbatuko zizkieten baliabideak.
Ikasketa Kooperatiboa
Dokumentu garrantzitsua iruditu zaigu ikasketa kooperatiboaren inguruan hitzegiten baitu. Talde lana oso garrantzitsua da honekin elkarrekintza bultzatzen baita eta beste modu batera lan egiten ere ikasten da. Bakoitzaren ideak besteekin konpartitzea eta besteengandik ikasteak onurak dakartza bai taldeari bai taldekide bakoitzari.
martes, 14 de febrero de 2012
Jolas Kooperatiboak
Oso interesgarria iruditu zaigu jakitea Donostiako Kometa dendari buruzko informazioa zuek jakitea. Denda hau ez da besteak bezalakoa, berezia da. Bertan, soilik jolas kooperatiboak saltzen dituzte baina saltzeaz gain, bertako langileak erosi aurretik jolas guztiak probatzen uzten dituzte eta beraiekin jolasten duzu iñongo konpromisorik gabe. Jolasak adinka antolatuta daude (haurretatik hasita helduen jolasetaraino). Honez gain, ikastaro oso interesgarriak ere ematen dituzte.
Haur hezkuntzan gaudenez, iruditzen zaigu oso beharrezkoa dela gure txikienei jolas kooperatiboetan jolastera bultzatzea. Zeren eta joku aukera handiegia dago konpetitibitatea lantzen dutenak eta guk, etorkizuneko irakasleok, haurreri jolas kooperatiboetan aritzera bultzatu beharko genieke.
Haur hezkuntzan gaudenez, iruditzen zaigu oso beharrezkoa dela gure txikienei jolas kooperatiboetan jolastera bultzatzea. Zeren eta joku aukera handiegia dago konpetitibitatea lantzen dutenak eta guk, etorkizuneko irakasleok, haurreri jolas kooperatiboetan aritzera bultzatu beharko genieke.
Arabiar emakumeak beloa bai edo ez?
Arabiar emakumeak beloa ("Hiyab" arabiarrez) eraman edo ez jorratzen duen laburmetraia da. Gure ustez oso ondo jorratzen du gaia eta kritika zuzen bat egiten du. Bideoan, irakasleak Fatimari behartu egiten dio bere kulturaren barruan dagoen ohitura bati uko egitea. Hau aniztasunaren aurka doa eta gure ustez, irakasle batek ez dauka eskubiderik bakoitzaren izaeraren aurka egiteko eta ezta ere ikasle bakoitzaren kulturan eragina izateko (negatiboki).
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
