miércoles, 25 de abril de 2012

Ikaskuntza esanguratsua

Ikasketa esanguratsua lortzeko ikasleek informazio berria aurretik zeukaten informazioarekin lotu behar dute. Haurrek oinarri batzuk badituzte errazagoa da gauza berriak (kontzeptuak) ikastea, bestela zailagoa izaten da ikastea eta gainera azkarrago ahazten zaie. Horregatik, ezinbestekoa da irakasten hastea haurrek dakitenetik.
Irakaslearen zeregina bitartekari bezala aritzea izango da, ikasleak haien kabuz jakintza era dezaten. Hau guztia hobeto ulertzeko Vigotsky erabiliko dut eta Vigotskyren estrukturalimoaren oinarrien barruan garapen hurbileko eremuak daude:

- Garapen errealeko eremua (umeak bere kabuz egin dezakena)
- Garapen hobereneko eremua: beste pertsonaren laguntzarekin egin dezakeen gauzak.

Garapen errealeko eremuaren eta garapen hoberenaren artean garatzen den tarteari garapen hurbileko eremua esaten zaio. Adibidez: Umeak lau hitz irakurtzen ditu (GE), honen GH testu osoa irakurtzea litzateke. Guk laguntzen badiogu eta osoa irakurtzen badu (GE) honen GH liburu osoa irakurtzea litzateke. Garapen hoberena ez da inoiz amaitzen beti gehiago eskatzen delako. Garapen hurbileko eremua honetan ematen den prozesua litzateke.
 Irakasleak jakintzaren eraikitzaile aktiboa da: jakintza ez dator kanpotik eta ez da informazio pilaketa hutsa, baizik eta haurra aurretik zeukan informazioa berritzen, egokitzen eta eraldatzen lagundu behar dute. Kontuan hartu behar da haur guztiak ez direla berdinak.
Ikaslea protagonista izango da, adibidez, irakurtzen eta idazten ikastea prozesu bat da, baina ez prozesu osoa, baizik eta hurbilpen bat. Hurbilpen hau ez da bat-batekoa baizik eta astiro-astiro doa eta hizkuntza idatziaren ezaugarrietara eta erabilerarantz doa.



Bideo honetan, ikaskuntza esanguratsuaren ezaugarriak ikusten dira eta gainera errepikapenen eta akatsen bidez eginiko ikaskuntza azaltzen da. Bideoan ikusten dugu nola umea behien eta berriro saiatzen den buztinezko pitxerra egiten. Horretarako ezinbestekoa da umeak ikasteko gogoa izatea eta horrela egiten saiatuko da. Irakasleak umea lagunduko du ezagutzen asimilazio eta akomodazio prozesu honetan.


KONSTRUKTIBISMOAREN POSTERRA


martes, 24 de abril de 2012

LA EDUCACIÓN PROHIBIDA




LA EDUCACIÓN PROHIBIDA burutze prozesuan dagoen "largometraje" dokumental eta argumental bat da, helburutzat hezkuntzaren hobekuntza duena. Helburu hori lortzeko, esaldi honetan oinarritzen diren hainbat teoria, metodologia, filosofia eta proiektu pedagogikoen ikerketara jotzen dute proiektu honen parte-hartzaileak: hezkuntza gizakien gaitasunen garapenean oinarritzen da. Horrez gain, LA EDUCACIÓN PROHIBIDA-k finantzaketa, ekoizpen eta banaketa eredu berri bat hartzen du honako ezaugarri hauetan oinarrituta: gizakien garapenaren errespetua, kultura librearen filosofia eta finantzaketa kolektibo eta kontzientea.

Bideo honetan orain arteko hezkuntza nolakoa izan den (eta oraindik toki askotan nolakoa den) eta hezkuntza nolakoa izan beharko zen azaltzen da  oso garrantzitsuak diren kontzeptu askoren bidez:

NOLAKOA IZAN DA?

-DEMOKRAZIA. Batek solasten du, besteak ixiltzen dira.

-KOMUNIKAZIOA. Irakaslea eta gurasoen artean ez da nahiko komunikaziorik egon.

-ASKATASUNA. Umeak 8 ordu aulki batean eserita egon dira, nahiz eta hauek mugitzeko beharra eduki.

-BERDINTASUNA. Irakasleak = jakinduria, ikasleak= ez dakite ezer. 

-BATASUNA. Lehiakortasuna =  bereiztea eta gatazkak sortzea.

-KONFIANTZA. Ume askok ez dakite ia ezer egiten, eta horretan konfiantza errudun izan daiteke.

-MALGUTASUNA. Haurrei irakatsi, eta hezitu?

-EBOLUZIOA. Heziketa aldaketei ez da egokitu.

NOLAKOA IZAN BEHARKO ZEN?

-SORMENA. Adimena sormena eta lan-intelektualaz osatzen da.

-ANIZTASUNA. Ezagutu beharko ziren ume bakoitzaren espresatzeko gaitasun desberdinak.

-MAITASUNA. Ezagutza eta pentsameduaren motorea afektua (maitasuna, adiskidetasuna...) da.

-BIZIPENAK. Bizipenetatik gizakiok etengabe ikasten dugu.

-AUTONOMIA. Umea bera bere bizitzaren eraikitzale sentitu beharko zen.

-INTEGRAZIOA. Umea perspektiba desberdinetatik begiratzea, umea hobe ulertzera lagunduko gintuen.

-ULERMENA. Eskolan ez da bakarrik entzun behar, baita ulertu ere bai.


Kontzeptu guztiak irakurri ondoren, oso nabaria da bien arteko desberdintasuna (orain arteko eskola eta gaur egun nahi den eskola). Hezkuntza aldatzeko eta hezkuntzaren hobekuntzarako beharrazkoak dira ikaslearen sormena, ulermena, integrazioa...kontuan hartzea, hau da, hezkuntza ikasle bakoitzaren interes eta ezaugarrietan oinarritu behar da. Eta Haur Hezkuntzako irakasle batek argi eta garbi eduki behar du hori. Azken finean,  bideo honetan hitzegiten duen azkenengo emakumearen esaldia "LA EDUCACIÓN PROHIBIDA"-k lortu nahi duena laburbiltzen du:

"Me gustaría pensar que la escuela sea un lugar donde los niños sean felices".


LA EDUCACIÓN PROHIBIDAREN web orrialdea hemen uzten dut.

lunes, 23 de abril de 2012

Estereotipoak eta Rolak.

Gai zabala eta sakona izateaz gain interesagarria eta landu beharrekoa da. Horretarako dokumentu hau oso aproposa eta eredugarria dela uste dut. Bertan, umeek nola barneratzen dituzten rol sexualak azaltzen da, eskoletan genero berdintasuna lantzeko eta bultzatzeko hainbat irizpide eta zenbait aholku ere; patiora ateratzeko garaian “vamos niños al patio” antzerako esaldiak saihestea, gela apaintzeko eta garbiketaren inguruko jarduerak egiteko orduan neskei bakarrik ez esatea, besteak beste.

Azpimarratzekoa da, sexuen arteko berdintasuna lantzeko orduan ez da beste ikasgai bat bezala eman behar, baizik eta orokortasunean. Modu honetan, umeek egokiago barneratzen dituzte genero berdintasunaren ideia eta euren nortasunetan sendotzen dute, geroago bakoitzaren izaera garatuz eta gizonaren edo emakumearen rol sexualak baztertuz. Honetan, gurasoek faktore eraginkorrak dira, askotan euren familian belaunadi belaunaldiz transmititutako estereotipoak eta rolak praktikatzen dituzte, etxeko txikienak ikusiz. Gainera, gurasoen inguruko pertsonek presioa sortu dezakete seme-alaben heziketari buruzko aholkuak eta kritikak egitean. Egia da ere, komunikabideak estereotipoak barneratzeko beste bide garrantzitsu bat direla, hauek emakumeen eta gizonen rolak transmititzen jarraitzen baitute askotan.

Etorkizunean, haur hezkuntzako irakasleak izango garenez, garrantzitsua den gai hau haur txikienekin lantzen hasi behar da, haur hezkuntzaren hasieratik. Txikitatik faktore desberdinek nabarmentzen dituzte estereotipoak, haurrak hauek ikasiz. Eta eskolak ardura handi dauka hori umeen ezagutzetatik eta jardueretatik baztertzeko. Horretarako, beharrezkoa da klasean berdintasunaren aldeko giroa egotea eta koloreengatik neskak eta mutilak bereizketak alde batera uztea (neskak arrosa erabili eta mutilak urdina).

Eskolak, rol sexualak nabarmentzen dituzten balore eta jarrera horiek baztertzeko lan egin behar du. Irakasleak garenean gure ikasleekin landu beharko dugu gaia, nire ustez, ez da erraza nahiz eta gaur egun emakumeen eta gizonen rolak ez diren oso nabarmenak, oraindik gure inguruan garatzen jarraitzen dira. Rolak ez bultzatzeko, lehenengo umeen ingurukoek hizkera zaintzen hasi behar gara, (batez ere helduek) askotan entzunda eta ikusita daukagun rolak esaldien bidez kanporatzen ditugu, hala nola, “los niños no lloran”, “las niñas cuidan a los hijos y limpian la casa”. Eta ondoren, gurasoak eta irakasleak elkartzea onuragarria ikusten dut, etxean lantzen eta finkatzen jarraitu behar delako generoen arteko berdintasuna.

jueves, 5 de abril de 2012

Musika eta oinarrizko gaitasunak


Interneten aurkitutako artikulu honetan, modu ulergarri batean azaltzen dira musika eta oinarrizko gaitasunak. Horrez gain, sarrera gisa, musikaren garrantzia aipatzen du. "LOE" curriculum-ean landu behar diren 8 gaitasun desberdin aipatzen dira. Musikaren kasuan, beharrezkoa da irakaslearen jokabidea egokia izatea metodologiak, edukiak eta helburuak aukeratzen dituen orduan. Garrantzitsua da irakaskuntza praktikan oinarritzea, eta ez teoria eta kontzeptuetan, horrela, oinarrizko 8 gaitasun horiek garatzea lortuko dute umeek. Baina hauek ongi eta modu egokian garatzeko, astero denbora eskaini behar zaio arlo honi. Dakigunez, gaur egun eskola askotan derrigorrezko hezkuntzan zehar musika ez da asko lantzen, eta gainera, Bigarren Hezkuntzan ez da derrizgorrezko ikasgaia izaten, hautazkoa baizik. Beraz, argi dago hezkuntza zentroetan denbora eskasa eskaintzen zaiola. Musika gehiago ikasi nahi baduzu, nahitaezkoa da musika eskola batera joatea. Oinarrizko gaitasunetara bueltatzen, honako hauek dira:

  • Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna . Gaitasun honek hizkuntzan oinarritzen da. Ezinbestekoa da hiztegi espezifiko bat erabiltzea musikaren arloari dagokionez eta ahots-interpretazioa lantzea. Musikari esker, hainbat kode transmititzen ahal dira, hala nola, kode emozionalak.
  • Matematikarako gaitasuna. Bigarren gaitasun honek, matematikaren erabilerari (musika arloan) ematen dio garrantzia gehien. Musika estruktura matematikoz osatuta dago, bai erritmo antolaketari eta bai distantzia interbalikoari (bi noten frekuentzien desberdintasuna) dagokionez. Beraz, gaitasun hau erritmoaren bidez lantzen da batez ere.
  • Mundu fisikoa ezagutzeko eta harekin elkarreragiteko gaitasuna. Konpetentzia honek, kutsadura akustikoa hartzen du kontuan. Esan beharrekoa da, "Organización para la Cooperación y el Desarrollo Económico" -aren txosten bat dionez, 80ko hamarkadaren amaieran Espainia Europako herrialderik zaratatsuena zela, eta ranking mundialari dagokionez,bigarren postua zeukan Japon-en ondoren. Beraz, musikak paper garrantzitsu bat hartzen du. Gure osasuna kontuan hartu behar dugu eta arnas- eta ahots-aparatua zaindu behar dugu. Hau dela eta, umeek musika tresnak eta bere ahotsa egoki erabiltzen ikasi behar dute, bai solasteko eta bai abesterako orduan, zaratsa sahiesteko helburuarekin.
    • Tratamendu informatikoa eta gaitasun digitala. Hurrengo gaitasun honek teknologia berrietan oinarritzen da. Teknologia hauen erabilpen egokiak, auto-ikaskuntza sustatuz gain, lagundu egiten dio ikasleari musikaren arloan; ordenagailuetan musika lantzeko programak eta musikari buruzko informazioa bilatzeko aukera baitago.
    • Gizarte eta hiritartasun gaitasuna . Konpetentzia honek ariketa kolektiboak hartzen ditu kontuan. Musika klaseko ariketa gehienak taldean egiten direnez (interpretatu, dantzatu, abestu...), besteei entzuten ikasten da, horrela, errespetua eta on
      arpena bezalako baloreak garatuz. Beraz, argi eta garbi dago, mu
      sikak gizarteratzen prozesuan asko laguntzen gaituela. Baina ez dugu ahaztu behar emaitzak gero eta hobeagoak izateko beste kulturetako abestiak entzutea oso onuragarria dela.
    • Gaitasun kulturala eta artistikoa. Konpetentzia honek artean oinarritzen da. Gaitasun kulturala eta artistikoa sustatzeko, beharrezkoak dira honako ikasgai hauek: Arte Plastikoak, Musika eta Ikusizko Kultura. Umeek, banaka edo taldeka musika lantzean, aunitzetan, beraien sormena martxan jartzen dute (baita aipatutako beste ikasgaiekin ere).
    • Ikasten ikasteko gaitasuna. Gaitasun honetan, kontzentrazioa, arreta eta oroimen-ahalmena oso garrantzitsuak dira. Aipatutako hiru estrategia hauek, musikan lantzen diren ariketekin lortzen dira (partiturak, dantzak etab.). Ikasten ikasteko gaitasuna garatzeko, oso lagungarria da irakasleak orientazio metodologiko egoki bat eskaintzea.

    • Autonomiarako eta ekimen pertsonalerako gaitasuna. Konpetentzia honi esker autonomia pertsonala garatzen da. Sormenaren eraginez, autonomia lantzen da, erabakiak hartu eta motibazioa izan behar baituzu. Musikan, gaitasun honen agerpena maiz ematen da: bakoitzaren emozioetan, konposizio musikaletan erabakiak hartu behar direnean, musikaren bidez espresatzean (banaka edo taldeka) ... Beraz, batzuetan banaka lan egitea garrantzitsua denez ere, norberaren autonomia sustatu egiten da.



    Hau guztia irakurri ondoren, harrigarria da garatzen diren gaitasunak. Musika txiki-txikitatik ikastea oso garrantzitsua da, adimen-, entzun-, zentzumen- eta mintzamen-garapen-ean modu onuragarri batean laguntzen baitu. Azkenik, aipatzekoa da musika oinarrizko elementu bat dela ume baten hezkuntzaren lehenengo etapan. Haurra espresatzen eta gizartean integratzen hasten da, zeren eta musikak autonomia izaten laguntzen dio bere eguneroko bizitzan.

    martes, 3 de abril de 2012

    Telebista haurrengan daukan eragina

    Telebistak, gaur egun, umeen heziketan eragin handia dauka, egunean zehar umeek horren aurrean nahiko denbora ematen dutelako. Hori dela eta, telebistak haurren portaeran sortzen diren arazo guztien arduraduna dela diogu. Hala ere, hori ez da egia izaten, zeren eta gaur egun erabiltzen diren komunikabideetatik eraginkorrena telebista da. Horregatik, irakasleak zein gurasoak horretaz baliatzen jakitea ezinbestekoa da umeen irakaskuntzarako eta telebista haurren heziketan oztopoa izan ez dadin. Haurrek telebista ikusten duten bitartean, gurasoekin ikusitakoaren inguruan hitz egitea egokia izaten da.
    Beraz, telebista tresna hezitzailea da edukiak eta balioak transmititzen dituelako, eta hezitzeko orduan horretaz baliatzen jakitea garrantzitsua da. Horren iguruan hitz egiten da artikulu honetan eta irakasleei telebista eskolan erabiltzearen inguruko zenbait aholku ematen ditu, hala nola, norberak bere pentsamenduak edo ideak adierazteko aukera ematen duela.
    Amaitzeko, beste artikulu honetan baita telebistak heziketan daukan eraginaren inguruan hitz egiten da, eta aipatzekoa da bertan dioela telebistak irakaasleak eta gurasoak baino eragin handiago izan dezaketela haurren heziketan eta horretaz ganoraz baliatzea ezinbestekoa dela. Aurreko artikuluak zihoen bezala "Irudi batek hamaika hitzek baino gehiago balio dute". 


    lunes, 2 de abril de 2012

    Helduak umeen eredua.

    Umeek askotan helduek (gurasoek, irakasleek edota anaiek) egiten dutena egiten dute. Gai hau jorratzeko, bideo hau ikusten hastea interesgarria iruditu zait; bideoa telebistako iragarki bat da eta bertan argi eta garbi nabaritzen da haurrak euren inguruan dauden helduek egiten dutena egiten dutela; jarrera txarrak eta desegokiak direla erreparatu gabe, gehienetan umeek beraien inguruko helduek eredutzat hartzen dutelako gertatzen da. Hala ere, nire ustetan iragarkiak gaia handizkatu egiten du, eta eremutaraino eramaten ditu portaerak, baina, ez da ahaztu behar iragarkiaren helburua ikusleak gaiaz kontzientziatzea dela, besteak beste. Eta horregatik bideoa ikusten hastea ona iruditu zait, ondoren zer pentsatzea eragiten dizulako, zehatzago esanda, gaiaz hausnartzera.

    Askotan, umeei jarrerak, ohiturak edota ideiak irakatsi ondoren, ideia horiek burutu behar dira, haurrak ikusten dutena egiten baitute, kontzeptua barneratuz. Aldiz, kontrakoa eginez, umea ez barneratzea eta kontrakoa egitea lortu daiteke. Nire ustez, umeei txikitatik ideia eta ohitura batzuk erakutsi behar zaizkie euren nortasunean finkatzen hasteko, txikiak direnean gaitasun handia daukatelako gauza desberdinak ikasteko hauek ikusiz edo entzuz. Adibidez, errepidea semaforoa kolore berdean jartzen denean pasa behar dela erakustean, jarduera horiek garatzen ikusi behar dute helduak, ez kontrakoak burutzen.

    Honekin lotuta, dokumentu hau onuragarria izan daitekeela uste dut. Bertan, umeek desegokia den jarreraren bat eginez gero, zer neurri hartu behar diren hori zuzentzeko eta umea modu egoki batean ikasteko argi eta garbi azaltzen da, ondorioz, bere garapenean onurak lortuz. Batez ere garbi eduki behar den ideia ondorengoa da: umea ekintza desegokia burutzen badu edota agindutakoa betetzen ez badu, kasu egiten bazaio eta jarrera positibo batekin erantzuten bazaio etorkizunean ez dira desagertuko, aldiz, haurrari kasu egin ezean, umearen nortasunean ondorio positiborik ez daukan ekintza bat dela konturatuko da eta ondorioz ez dela egin behar barneratuko du.

    Dokumentuan agertzen den moduan: "Los niños aprenden hacer, sentir y pensar basándose en lo que ven y oyen." horregatik helduak txikienen ereduak bihurtu behar dira, hauek ikusten dutena kopiatzen baitute. Gainera, zigorrak jartzeko gaiarekin kontuz ibili beharra dago, askotan, zigorrekin ez delako lortzen umea ikastea, baizik eta jarrera aldatzera behartzen da, ondorio txarra eragiten duela ikusten duelako umea, eta ona ez den ondorio hori saihesteko ez du jarduera errepikatzen.

    ANTZERKIA = GOZAMENA + HEZKUNTZA

    Antzerkiaren inguruan ideia asko daude gizartean zabaldurik. Askoren iritziz, ez du ezertarako balio eta askotan antzerkiaren munduan zabiltzanean lanean horrelako galderak egingo dizkizute: "eta horrek zertarako balio du bizitzan?", "gero ze lan lortuko duzu horrekin?", "egizu zerbait baliagarria eta fundamentuzkoa eta ez hori" e.a. Nik horrelako espresioak umorez hartzen ditut eta horregatik gaur "horri" buruz hitzegingo dut eta batez ere Haur Hezkuntzara bideratuko dut eta txikitxoenen antzerki tailerrek duten garrantziaz jardungo dut.

    Zein dira ba, nahiko ezezaguna den mundu honen onurak gure txikienentzat? Asko daude eta haietako bakoitzaz luze hitzegiten daiteke baina nik gainetik aipatuko ditut. Lehenik eta behin, gizartean oso zabalduta dagoen mito bat apurtu beharra dago: antzerkia egiteko ez dira beharrezkoak doai artistikoak. Nahikoa da gozatu nahi izatearekin, lagunak egiteko gogoa izatearekin eta irudimena erabiltzearekin. Honela bada, antzerkia haurrentzat ona da hainbat gauzetarako. Haien artean, gorputz espresiorako, hitzezko adierazpenerako, memoria lantzeko, dialogoak eta hitz-jokoen bitartez hiztegia indartzeko e.a.

    Antzerkiaren bitartez haurrek gauza asko ikasi eta barneratzen dituztela argi dago, haien artea honako hauek:
    - Nor bere buruaren autoestimua edukitzen ikasten dute.
    - Errespetua. Taldekideek norbanakoa errespetatzen ikasten dute eta alderantziz ere.
    - Taldeari begira, taldean elkarbizitzen eta lan egiten ikasten dute.
    - Nor bere emozioak ezagutu eta hauek kontrolatzen asten dira.
    - Publiko aurrean beren burua zabaltzen ikasten dute.
    - Lanaren jarraitasuna eta disziplina bat izaten ikasten dute.
    Orain aipatutako ezaugarri hauei begiratuz gero, gaur egungo gizartearen zati handi batek hankaz gora dituela argi dago. Hau jakiteko ez dago aldamenera begiratu eta egunkaria edo berriak irakurtzea besterik eta zure buruarekin hausnarketa txiki bat eginez gero, eskuak burura eramatekoa da. Hau ikusirik, bada, irakasle garenean antzerkirako tartea izatea egokia dela iruditzen zait. Gure esku-hartze eremua txikia izan arren, bertan asko egin dezakegulako.

    Orain esan dudana justifikatzeko, antzerkiaren ahalmen batzuk aipatuko ditut:
    - Haurraren sozializazioan laguntzen du eta batez ere komunikazio arazoak dituztenekin lan handia egin daiteke. Honen erakusgai da adibidez, unibertsitatera iristen diren ikasle asko, ustez ondo prestatuak gaitasun komunikatiboan, gero aurkezpen bat egiterako orduan ez dira gai beraien beldur eszenikoa gainditzeko.
    - Haurrei hausnarketarako bidea ematen zaie.
    - Zentzumen guztiak libreki erabiltzea baimentzen du.
    - Irudimena eta sormena lantzen du.
    - Haurren segurtasuna eta autoestimua lantzen du. Ahalmen hau lotuta egongo litzateke lehenengoarekin.
    - Gure txikitxoak baloreetan hezteko aukera ematen du.
    - Haurrak fantasiaren munduarekin libreki jolas dezaten uzten du.

    Orain arte aipatutako ezaugarriak lotzearren esan dezaket haurrek ez dutela antzerkia egiten ez eta antzerkia ikasten. Baizik eta jolas egiten dute sortuz eta asmatuz eta taldean parte hartzen eta elkarrekin lan egiten ikasten dute. Beraz, haurren antzerki tailerrak terapeutikoak eta sozializatzaileak dira. Hezkuntza dramatikoak hiru oinarri nagusi ditu txikienen antzerkian: talde lanak, ariketa eta jarduera psikomotoreak eta taldekideen arteko kontaktu fisikoa. Oinarri hauek lortzeko, haurrek jolas egiten dute espazio baten barruan eta beraien buruarekin esperimentatzen dute baita taldekideekin ere horrela, goian aipatu bezala, beraien gorputza fisikoki ezagutzeko eta emozioak kontrolatzen ikasteko.

    Behean azaltzen den bideo hau ikusita, ikus daiteke oraindik ere Haur Hezkuntzan antzerkiari ematen zaion tartean horrelako antzerki asko eta asko egiten segitzen direla. Beraz, antzerkiak haurrei hausnarketarako bidea eman, irudimena sustatu, zentzumenak libreki ibiltzeko aukera eman, segurtasuna eta autoestimua landu ... egiten badu, jarduera hau ez da zuzena. Honekin adierazi nahi dut, lan asko dagoela egiteko antzerkiaren ikuspegia alda dadin eta haurrekin era egoki batean landu dadin.






    Laburbilduz, beraz, antzerkia gozamen eta aldi berean hezkuntzaren eremu amaiezina da. Txikinenetzat dramatizazioak ez du eremu zorrotz eta zehaztu bat izan behar erabat zuzenduta dagoena obra baten antzezpenera (goiko bideoa adibidez). Haurren antzerkiaren helburua ez da "izartxoak" sortzea, naiz eta gizarteak horren ustea izan. Baizik eta jolasaren bitartez lortzen eta garatzen den esperientzia bat bezala ikusi beharko litzateke.