Bideo honetan ikusten da, Elisa Guerra andereñoak nola azaltzen duen El método Doman, “Congreso Mundial de Estrategias y Metodologías Educativas” izeneko hitzaldian; metodo honekin ume txikien ikasketa azeleratua planteatzen du. Programa hau etxean garatzeko helburuarekin egin zen, hala ere eskolan ere zabaldu daiteke, baina, ez da ahaztu behar ume bakoitzaren ama dela ume bakoitzaren ikasketa prozesua azkartu dezakeena. Eta ideia hori hobeto ulertzeko Elisa Guerra andereñoak programa hau etxean edo eskolan garatzea konparatzen du; etxean, ama bakoitzak bere semea dauka eta ikasteko momentua bilatu dezake eta umearen betebeharrei egokitu dezake, ikasteko momenturik egokiena bilatuz. (umea haserre badago edo gosea baldin badauka ez du interesik jarriko, adibidez.) Eskolan berriz, irakasleek 20 ikasle inguru eduki dezakete klasean, eta ematen zaien denboran erakutsi behar dute, alde batera uzten dute zenbat ikasle gosea daukaten eta umea gosea daukala pentsatzen arituko dela irakaslea hitz egiten ari den bitartean.
Metodo honekin jarraituz, oso interesgarria irudi zait gaur egun zenbaitetan ikusten ari dena, hala nola; ume txikienak hitz egiten hasten direnean ikasten duten lehenengo hitzak, askotan, “Coca-Cola” “Mcdonals” direla. Hau gertatzen da gaur egun komunikabideetan maiz eta behin eta berriro ikusten dutelako, horregatik, metodo honek ondorengoa planteatzen du: kartulinetan 5 hitz inguru idaztea kolore gorrian (intentsitatea garrantzitsua baita) eta azkartasunez umeari hitzak irakurri egunean zehar hainbat alditan. Nire ustez, metodoa oso onuragarria izan daiteke, egia baita umeak txikiak direnean izugarrizko gaitasuna dutela entzuten edo ikusten duten edozer gauza ikasteko. Gainera, bideoan komentatzen den moduan “A los niños hay que darle los hechos y ellos deducen las reglas” horrela, hitz osoak irakurriz umeek ondoren erregelak garatuko dituzte.
Pena dut bideoa ezin ikustea, nire oharrak horretan behar den moduan oinarritzeko.
ResponderEliminarErtz asko ditu zure ekarpen honek, bat edo batzuk aipatuko dizkizut hurrengo batean garatzen segitzeko.
a) Programa etxean egitea egokiagoa omen da. Ikaskuntza oso zuzenduetan beti gertatuko da hori; gure gelan ere bai. Zenbat eta pertsonalizatuago egin eraginkorragoa izaten da. Hemendik aniztasunaren trataeraz pentsatzen has gaitezke, ea ikasle guztiei gauza bakarra eskaini behar zaien denek, teorian, berdin garatzeko aukera izateko, ala denei eskeini behar zaien aniztasunean erantzun desberdinak egon daitezen ikaskuntzak ere era desberdinean garatzeko.
b) HHn irakurtzen eta idazten ikasteaz: besteak beste, Waldorf pedagogiak dio ez zaiela HHko umeei irakurtzen eta idazten irakatsi behar; adin horretan beste ikaskuntza batzuk izan behar luketela lehentasuna, gorputz eta mugimenduaz lotuagoak. Alderdi motorea orduan gara dezaketela gehien, alderdi intelektuala gero hobeto garatzeko.
Interesgarria zurea