Irakaslearen zeregina bitartekari bezala aritzea izango da, ikasleak haien kabuz jakintza era dezaten. Hau guztia hobeto ulertzeko Vigotsky erabiliko dut eta Vigotskyren estrukturalimoaren oinarrien barruan garapen hurbileko eremuak daude:
- Garapen errealeko eremua (umeak bere kabuz egin dezakena)
- Garapen hobereneko eremua: beste pertsonaren laguntzarekin egin dezakeen gauzak.
Garapen errealeko eremuaren eta garapen hoberenaren artean garatzen den tarteari garapen hurbileko eremua esaten zaio. Adibidez: Umeak lau hitz irakurtzen ditu (GE), honen GH testu osoa irakurtzea litzateke. Guk laguntzen badiogu eta osoa irakurtzen badu (GE) honen GH liburu osoa irakurtzea litzateke. Garapen hoberena ez da inoiz amaitzen beti gehiago eskatzen delako. Garapen hurbileko eremua honetan ematen den prozesua litzateke.
Irakasleak jakintzaren eraikitzaile aktiboa da: jakintza ez dator kanpotik eta ez da informazio pilaketa hutsa, baizik eta haurra aurretik zeukan informazioa berritzen, egokitzen eta eraldatzen lagundu behar dute. Kontuan hartu behar da haur guztiak ez direla berdinak.
Ikaslea protagonista izango da, adibidez, irakurtzen eta idazten ikastea prozesu bat da, baina ez prozesu osoa, baizik eta hurbilpen bat. Hurbilpen hau ez da bat-batekoa baizik eta astiro-astiro doa eta hizkuntza idatziaren ezaugarrietara eta erabilerarantz doa.
Bideo honetan, ikaskuntza esanguratsuaren ezaugarriak ikusten dira eta gainera errepikapenen eta akatsen bidez eginiko ikaskuntza azaltzen da. Bideoan ikusten dugu nola umea behien eta berriro saiatzen den buztinezko pitxerra egiten. Horretarako ezinbestekoa da umeak ikasteko gogoa izatea eta horrela egiten saiatuko da. Irakasleak umea lagunduko du ezagutzen asimilazio eta akomodazio prozesu honetan.
Oso bideo polita; ahaztuta izan dut.
ResponderEliminarHemen erakusten duzun ikuspegia, pedagogikoa baino, psikologikoa da. Baina irakasle batek, argi eta garbi, garatu beharrekoa ere bai.
Interesgarria litzateke zuk diozun horri, nork bere garapena aurrera egiteko duen eremua kontuan hartu beharrari, ikastale baten ikuspegia ematen saiatzea.