Aurreko sarreretako batean musika eta
oinarrizko gaitasunei buruz hitz egin nuen eta hauen azalpenak eman nituen.
Baina honetan, iraskasle batek Haur
Hezkuntzako umeekin 8 gaitasun horiek nola landu behar dituen azalduko dut, hau
da, irakasle batek nola aplikatuko dituen gaitasunak klase batean (informazioa
aldizkari digital honetatik ateratakoa da).
Hizkuntza-komunikaziorako
gaitasuna lantzeko:
- Irakasleak egoera eta testuinguru komunikatiboak erraztu behar ditu, umeek esaldi gero eta konplexuagoak sortzeko eta hauek ongi egituratzeko.
- Ohikoak diren egoera eta testuinguruetan jarduerak bultzatuko ditu, honako hauek errazteko:
- Sentimenduak, ideiak, beharrak eta
desioak adierazten duten ahozko mezuen ulergarritasuna.
-
Heldu baten ahozko mezuen
produkzioa.
-
Elkarrizketa kolektiboak
antolatzen dituzten arauen erabilera egokia.
-
Ahoskeraren zuzentasuna.
-
Umearen bizitzaren gertaera
nabarmenen kontaketa.
Matematikarako gaitasuna
lantzeko:
- Egunero klasean umeekin matematikako ariketak landu behar ditu honako hau lortzeko:
-
Zenbakiaren zenbaketa, kontzeptua
eta irudikapena.
-
Oinarrizko eragiketen ikasketa
(batuketa eta kenketa).
-
Zenbatzaileen erabilera.
-
Forma eta neurrien kontzeptuen
ikasketa.
- Klasean, arazo matematikoak inplikatzen dituzten egoerak eragin behar ditu, umeek hauei irtenbidea bilatzen ikasteko.
Mundu fisikoa ezagutzeko eta
harekin elkarreragiteko gaitasuna lantzeko:
- Irakasleak egunerokotasuna aprobetxatu behar du umeek era progresibo batean denboran kokatzeko (orain, gero, lehenago, atzo, gaur...).
- Umeeei talde sozialak ezagutzea aukera emango dieten proposamenak burutuko ditu, hala nola, familia, ikaskideak...
Tratamendu informatikoa eta
gaitasun digitala lantzeko:
- Umeen trebetasunak gauzatuko dituzten
ekintzak bultzatuko ditu, hala nola, informazioa bilatzea bai iturri
tradizionaletan (liburuak, haurrentzako entziklopediak...) eta bai
aplikazio multimedietan.
- Haurrei ordenagailua erabiltzera
bultzatu behar die honako oinarrizko alderdi hauek erabiltzen ikasteko:
piztu eta itzali, pantailan zehar mugitzeko arratoia erabili, ikonoak
identifikatu...
Gizarte eta hiritartasun
gaitasuna lantzeko:
- Elkarrizketak eta iritziak trukatzea
eskatzen dituzten egoerak sorrarazi behar ditu.
- Era ludiko batean abilezi sozialak
bultzatu behar ditu jolas sinboliko eta dramatizazioko ekintzen bidez.
- Egunerokotasuna aprobetxatu behar du
ikasleen harreman sozialak aberasteko: agurtu, aurkeztu, gauzak “faborez”
eskatu, eskerrak eman...
Gaitasun kulturala eta
artistikoa lantzeko:
- Irakasleak, gurea den kultura eta
beste kulturak ezagutu, ulertu eta baloratzeko ekintzak sorraraziko ditu.
- Umeen sormena pizteko material eta
teknika plastiko desberdinekin ekintza artistikoak bultzatu behar ditu.
Ikastek ikasteko gaitasuna lantzeko:
- Lan kooperatiboa bultzatuko du
ikasle-ikasle arteko elkarrekintza pizteko ekintzak planteatuz.
- Umearen parte hartze aktiboa bultzatu behar du ekintza hauen bitartez: bere esperientzien kontaketa, bere ezagutza eta aurkikuntzak partekatu, bere emozioan adierazi...
- Umeek esperimentatzeko eta behatzeko aukera izango duten jarduerak antolatuko ditu, bai ikasgelaren barruan eta bai eskolaz kanpoko ekintzetan.
Autonomiarako eta ekimen
pertsonalerako gaitasuna lantzeko:
- Garbitasun eta higiene pertsonalerako errutinak burutuko ditu umeek honako honetan kontzientziatzeko: behar dutenean laguntza eskatzea eta onartzea.
- Egunero jantziekin eta oinetakoekin zerikusirik duten ekintzak umeekin buru behar ditu: berokia jartzea eta kentzea, botoiak lotzea eta askatzea, kremailera irekitzea eta istea, lokarriak lotzea etab.
- Irakasleak, umeek modu autonomo batean garbitasun eta ohitura osasungarrien errutinak gero eta gehiago garatzeko ekintzak bultzatu behar ditu: frutak gosaldu, komunera bakarrik joan, beharrezkoa denean eskuak garbitu, atseden denborak errespetatu...
No hay comentarios:
Publicar un comentario