Beraz, telebista tresna hezitzailea da edukiak eta balioak transmititzen dituelako, eta hezitzeko orduan horretaz baliatzen jakitea garrantzitsua da. Horren iguruan hitz egiten da artikulu honetan eta irakasleei telebista eskolan erabiltzearen inguruko zenbait aholku ematen ditu, hala nola, norberak bere pentsamenduak edo ideak adierazteko aukera ematen duela.
Amaitzeko, beste artikulu honetan baita telebistak heziketan daukan eraginaren inguruan hitz egiten da, eta aipatzekoa da bertan dioela telebistak irakaasleak eta gurasoak baino eragin handiago izan dezaketela haurren heziketan eta horretaz ganoraz baliatzea ezinbestekoa dela. Aurreko artikuluak zihoen bezala "Irudi batek hamaika hitzek baino gehiago balio dute".

Artikuluak interesgarriak direla dirudi (beste noizbait irakurtzeko markatu ditut). Zure ikuspegia -irakur ezazu berriro-, irakasle batena baino, "guraso-eskolako" hezitzaile batena edo ama batena dela esango nuke; zure ardura izan behar luke gehiago "mundua holakoa bada, nik zer egin dezaket nire ikasgelatik?" eta gutxiago "zer esango diet gurasoei eurek umeak hobeto hezteko?" Egia da, bai, guraso-irakasle koordinazioa beharrezkoa dela, baina orain, horretan baino, zuk egin beharrekoaz pentsatzen egin behar duzu lan gehien.
ResponderEliminar