lunes, 23 de abril de 2012

Estereotipoak eta Rolak.

Gai zabala eta sakona izateaz gain interesagarria eta landu beharrekoa da. Horretarako dokumentu hau oso aproposa eta eredugarria dela uste dut. Bertan, umeek nola barneratzen dituzten rol sexualak azaltzen da, eskoletan genero berdintasuna lantzeko eta bultzatzeko hainbat irizpide eta zenbait aholku ere; patiora ateratzeko garaian “vamos niños al patio” antzerako esaldiak saihestea, gela apaintzeko eta garbiketaren inguruko jarduerak egiteko orduan neskei bakarrik ez esatea, besteak beste.

Azpimarratzekoa da, sexuen arteko berdintasuna lantzeko orduan ez da beste ikasgai bat bezala eman behar, baizik eta orokortasunean. Modu honetan, umeek egokiago barneratzen dituzte genero berdintasunaren ideia eta euren nortasunetan sendotzen dute, geroago bakoitzaren izaera garatuz eta gizonaren edo emakumearen rol sexualak baztertuz. Honetan, gurasoek faktore eraginkorrak dira, askotan euren familian belaunadi belaunaldiz transmititutako estereotipoak eta rolak praktikatzen dituzte, etxeko txikienak ikusiz. Gainera, gurasoen inguruko pertsonek presioa sortu dezakete seme-alaben heziketari buruzko aholkuak eta kritikak egitean. Egia da ere, komunikabideak estereotipoak barneratzeko beste bide garrantzitsu bat direla, hauek emakumeen eta gizonen rolak transmititzen jarraitzen baitute askotan.

Etorkizunean, haur hezkuntzako irakasleak izango garenez, garrantzitsua den gai hau haur txikienekin lantzen hasi behar da, haur hezkuntzaren hasieratik. Txikitatik faktore desberdinek nabarmentzen dituzte estereotipoak, haurrak hauek ikasiz. Eta eskolak ardura handi dauka hori umeen ezagutzetatik eta jardueretatik baztertzeko. Horretarako, beharrezkoa da klasean berdintasunaren aldeko giroa egotea eta koloreengatik neskak eta mutilak bereizketak alde batera uztea (neskak arrosa erabili eta mutilak urdina).

Eskolak, rol sexualak nabarmentzen dituzten balore eta jarrera horiek baztertzeko lan egin behar du. Irakasleak garenean gure ikasleekin landu beharko dugu gaia, nire ustez, ez da erraza nahiz eta gaur egun emakumeen eta gizonen rolak ez diren oso nabarmenak, oraindik gure inguruan garatzen jarraitzen dira. Rolak ez bultzatzeko, lehenengo umeen ingurukoek hizkera zaintzen hasi behar gara, (batez ere helduek) askotan entzunda eta ikusita daukagun rolak esaldien bidez kanporatzen ditugu, hala nola, “los niños no lloran”, “las niñas cuidan a los hijos y limpian la casa”. Eta ondoren, gurasoak eta irakasleak elkartzea onuragarria ikusten dut, etxean lantzen eta finkatzen jarraitu behar delako generoen arteko berdintasuna.

1 comentario:

  1. Oso material interesgarria aurkitu duzu; bai OEI ezagutzea interesgarria izan ahal zaizulako, bai "Colección de Materiales Curriculares para la Educación Infantil" ona delako, bai berori interesgarria delako. Gorde erreferentzia guztiak.

    "Rol sexualak" esaten duzunean "genero rolak" esan nahi duzu. Ez dut esango altuan, bestela lehenengo modulu lana penkatu egingo dizuete-eta.

    Erdarazko ikuspegian oinarrituta dago material on hori, zuk euskaraz zer dagoen eta zer egin behar duzun pentsatu behar zenukete. Ez dut uste "ia, mutilok, patiora" esango duzunik, neskarik tartean badago; hori erdararen ezaugarria da, neska-mutil ideia niños esatearena. Euskarak bereak dauzka eta eurak zaindu behar dituzu zuk.

    ResponderEliminar