
Interneten aurkitutako artikulu honetan, modu ulergarri batean azaltzen dira musika eta oinarrizko gaitasunak. Horrez gain, sarrera gisa, musikaren garrantzia aipatzen du. "LOE" curriculum-ean landu behar diren 8 gaitasun desberdin aipatzen dira. Musikaren kasuan, beharrezkoa da irakaslearen jokabidea egokia izatea metodologiak, edukiak eta helburuak aukeratzen dituen orduan. Garrantzitsua da irakaskuntza praktikan oinarritzea, eta ez teoria eta kontzeptuetan, horrela, oinarrizko 8 gaitasun horiek garatzea lortuko dute umeek. Baina hauek ongi eta modu egokian garatzeko, astero denbora eskaini behar zaio arlo honi. Dakigunez, gaur egun eskola askotan derrigorrezko hezkuntzan zehar musika ez da asko lantzen, eta gainera, Bigarren Hezkuntzan ez da derrizgorrezko ikasgaia izaten, hautazkoa baizik. Beraz, argi dago hezkuntza zentroetan denbora eskasa eskaintzen zaiola. Musika gehiago ikasi nahi baduzu, nahitaezkoa da musika eskola batera joatea. Oinarrizko gaitasunetara bueltatzen, honako hauek dira:

- Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna . Gaitasun honek hizkuntzan oinarritzen da. Ezinbestekoa da hiztegi espezifiko bat erabiltzea musikaren arloari dagokionez eta ahots-interpretazioa lantzea. Musikari esker, hainbat kode transmititzen ahal dira, hala nola, kode emozionalak.
- Matematikarako gaitasuna. Bigarren gaitasun honek, matematikaren erabilerari (musika arloan) ematen dio garrantzia gehien. Musika estruktura matematikoz osatuta dago, bai erritmo antolaketari eta bai distantzia interbalikoari (bi noten frekuentzien desberdintasuna) dagokionez. Beraz, gaitasun hau erritmoaren bidez lantzen da batez ere.
- Mundu fisikoa ezagutzeko eta harekin elkarreragiteko gaitasuna. Konpetentzia honek, kutsadura akustikoa hartzen du kontuan. Esan beharrekoa da, "Organ
ización para la Cooperación y el Desarrollo Económico" -aren txosten bat dionez, 80ko hamarkadaren amaieran Espainia Europako herrialderik zaratatsuena zela, eta ranking mundialari dagokionez,bigarren postua zeukan Japon-en ondoren. Beraz, musikak paper garrantzitsu bat hartzen du. Gure osasuna kontuan hartu behar dugu eta arnas- eta ahots-aparatua zaindu behar dugu. Hau dela eta, umeek musika tresnak eta bere ahotsa egoki erabiltzen ikasi behar dute, bai solasteko eta bai abesterako orduan, zaratsa sahiesteko helburuarekin.
- Tratamendu informatikoa eta gaitasun digitala. Hurrengo gaitasun honek teknologia berrietan oinarritzen da. Teknologia hauen erabilpen egokiak, auto-ikaskuntza sustatuz gain, lagundu egiten dio ikasleari musikaren arloan; ordenagailuetan musika lantzeko programak eta musikari buruzko informazioa bilatzeko aukera baitago.
- Gizarte eta hiritartasun gaitasuna . Konpetentzia honek ariketa kolektiboak hartzen ditu kontuan. Musika klaseko ariketa gehienak taldean egiten direnez (interpretatu, dantzatu, abestu...), besteei entzuten ikasten da, horrela, errespetua eta on
arpena bezalako baloreak garatuz. Beraz, argi eta garbi dago, musikak gizarteratzen prozesuan asko laguntzen gaituela. Baina ez dugu ahaztu behar emaitzak gero eta hobeagoak izateko beste kulturetako abestiak entzutea oso onuragarria dela.

- Gaitasun kulturala eta artistikoa. Konpetentzia honek artean oinarritzen da. Gaitasun kulturala eta artistikoa sustatzeko, beharrezkoak dira honako ikasgai hauek: Arte Plastikoak, Musika eta Ikusizko Kultura. Umeek, banaka edo taldeka musika lantzean, aunitzetan, beraien sormena martxan jartzen dute (baita aipatutako beste ikasgaiekin ere).
- Ikasten ikasteko gaitasuna. Gaitasun honetan, kontzentrazioa, arreta eta oroimen-ahalmena oso garrantzitsuak dira. Aipatutako hiru estrategia hauek, musikan lantzen diren ariketekin lortzen dira (partiturak, dantzak etab.). Ikasten ikasteko gaitasuna garatzeko, oso lagungarria da irakasleak orientazio metodologiko egoki bat eskaintzea.
- Autonomiarako eta ekimen pertsonalerako gaitasuna. Konpetentzia honi esker autonomia pertsonala garatzen da. Sormenaren eraginez, autonomia lantzen da, erabakiak hartu eta motibazioa izan behar baituzu. Musikan, gaitasun honen agerpena maiz ematen da: bakoitzaren emozioetan, konposizio musikaletan erabakiak hartu behar direnean, musikaren bidez espresatzean (banaka edo taldeka) ... Beraz, batzuetan banaka lan egitea garrantzitsua denez ere, norberaren autonomia sustatu egiten da.

Hau guztia irakurri ondoren, harrigarria da garatzen diren gaitasunak. Musika txiki-txikitatik ikastea oso garrantzitsua da, adimen-, entzun-, zentzumen- eta mintzamen-garapen-ean modu onuragarri batean laguntzen baitu. Azkenik, aipatzekoa da musika oinarrizko elementu bat dela ume baten hezkuntzaren lehenengo etapan. Haurra espresatzen eta gizartean integratzen hasten da, zeren eta musikak autonomia izaten laguntzen dio bere eguneroko bizitzan.
Oso interesgarria zure aritukulua eta espero dut zuretzat are interesgarriagoa izango zela.
ResponderEliminarHori guztiori zuretzat oinarri ona izan daiteke Unitate Didaktikoa egiteko orduan; hori laster, nekezago, zure irakasle jardunerako.