LA EDUCACIÓN PROHIBIDA burutze prozesuan dagoen "largometraje" dokumental eta argumental bat da, helburutzat hezkuntzaren hobekuntza duena. Helburu hori lortzeko, esaldi honetan oinarritzen diren hainbat teoria, metodologia, filosofia eta proiektu pedagogikoen ikerketara jotzen dute proiektu honen parte-hartzaileak: hezkuntza gizakien gaitasunen garapenean oinarritzen da. Horrez gain, LA EDUCACIÓN PROHIBIDA-k finantzaketa, ekoizpen eta banaketa eredu berri bat hartzen du honako ezaugarri hauetan oinarrituta: gizakien garapenaren errespetua, kultura librearen filosofia eta finantzaketa kolektibo eta kontzientea.
Bideo honetan orain arteko hezkuntza nolakoa izan den (eta oraindik toki askotan nolakoa den) eta hezkuntza nolakoa izan beharko zen azaltzen da oso garrantzitsuak diren kontzeptu askoren bidez:
NOLAKOA IZAN DA?
-DEMOKRAZIA. Batek solasten du, besteak ixiltzen dira.
-KOMUNIKAZIOA. Irakaslea eta gurasoen artean ez da nahiko komunikaziorik egon.
-ASKATASUNA. Umeak 8 ordu aulki batean eserita egon dira, nahiz eta hauek mugitzeko beharra eduki.
-BERDINTASUNA. Irakasleak = jakinduria, ikasleak= ez dakite ezer.
-BATASUNA. Lehiakortasuna = bereiztea eta gatazkak sortzea.
-KONFIANTZA. Ume askok ez dakite ia ezer egiten, eta horretan konfiantza errudun izan daiteke.
-MALGUTASUNA. Haurrei irakatsi, eta hezitu?
-EBOLUZIOA. Heziketa aldaketei ez da egokitu.
NOLAKOA IZAN BEHARKO ZEN?
-SORMENA. Adimena sormena eta lan-intelektualaz osatzen da.
-ANIZTASUNA. Ezagutu beharko ziren ume bakoitzaren espresatzeko gaitasun desberdinak.
-MAITASUNA. Ezagutza eta pentsameduaren motorea afektua (maitasuna, adiskidetasuna...) da.
-BIZIPENAK. Bizipenetatik gizakiok etengabe ikasten dugu.
-AUTONOMIA. Umea bera bere bizitzaren eraikitzale sentitu beharko zen.
-INTEGRAZIOA. Umea perspektiba desberdinetatik begiratzea, umea hobe ulertzera lagunduko gintuen.
-ULERMENA. Eskolan ez da bakarrik entzun behar, baita ulertu ere bai.
Kontzeptu guztiak irakurri ondoren, oso nabaria da bien arteko desberdintasuna (orain arteko eskola eta gaur egun nahi den eskola). Hezkuntza aldatzeko eta hezkuntzaren hobekuntzarako beharrazkoak dira ikaslearen sormena, ulermena, integrazioa...kontuan hartzea, hau da, hezkuntza ikasle bakoitzaren interes eta ezaugarrietan oinarritu behar da. Eta Haur Hezkuntzako irakasle batek argi eta garbi eduki behar du hori. Azken finean, bideo honetan hitzegiten duen azkenengo emakumearen esaldia "LA EDUCACIÓN PROHIBIDA"-k lortu nahi duena laburbiltzen du:
"Me gustaría pensar que la escuela sea un lugar donde los niños sean felices".
LA EDUCACIÓN PROHIBIDAREN web orrialdea hemen uzten dut.
Iaz klasean ipini nuen horren bigarren bideoa (zuk lehenengoa ipini duzu).
ResponderEliminarAmaitzen dutenean lan hori oso interesgarria izango dela ematen du; ikusiko dugu amaitutakoan.
Beste ikuspegi batetik, ikasgaian lantzen ari garenetik, begiratzea gomendatzen dizut; horrek ikasteko eta gauzak hobeto egiteko lanabesak emango dizkizu-eta.