lunes, 2 de abril de 2012

Helduak umeen eredua.

Umeek askotan helduek (gurasoek, irakasleek edota anaiek) egiten dutena egiten dute. Gai hau jorratzeko, bideo hau ikusten hastea interesgarria iruditu zait; bideoa telebistako iragarki bat da eta bertan argi eta garbi nabaritzen da haurrak euren inguruan dauden helduek egiten dutena egiten dutela; jarrera txarrak eta desegokiak direla erreparatu gabe, gehienetan umeek beraien inguruko helduek eredutzat hartzen dutelako gertatzen da. Hala ere, nire ustetan iragarkiak gaia handizkatu egiten du, eta eremutaraino eramaten ditu portaerak, baina, ez da ahaztu behar iragarkiaren helburua ikusleak gaiaz kontzientziatzea dela, besteak beste. Eta horregatik bideoa ikusten hastea ona iruditu zait, ondoren zer pentsatzea eragiten dizulako, zehatzago esanda, gaiaz hausnartzera.

Askotan, umeei jarrerak, ohiturak edota ideiak irakatsi ondoren, ideia horiek burutu behar dira, haurrak ikusten dutena egiten baitute, kontzeptua barneratuz. Aldiz, kontrakoa eginez, umea ez barneratzea eta kontrakoa egitea lortu daiteke. Nire ustez, umeei txikitatik ideia eta ohitura batzuk erakutsi behar zaizkie euren nortasunean finkatzen hasteko, txikiak direnean gaitasun handia daukatelako gauza desberdinak ikasteko hauek ikusiz edo entzuz. Adibidez, errepidea semaforoa kolore berdean jartzen denean pasa behar dela erakustean, jarduera horiek garatzen ikusi behar dute helduak, ez kontrakoak burutzen.

Honekin lotuta, dokumentu hau onuragarria izan daitekeela uste dut. Bertan, umeek desegokia den jarreraren bat eginez gero, zer neurri hartu behar diren hori zuzentzeko eta umea modu egoki batean ikasteko argi eta garbi azaltzen da, ondorioz, bere garapenean onurak lortuz. Batez ere garbi eduki behar den ideia ondorengoa da: umea ekintza desegokia burutzen badu edota agindutakoa betetzen ez badu, kasu egiten bazaio eta jarrera positibo batekin erantzuten bazaio etorkizunean ez dira desagertuko, aldiz, haurrari kasu egin ezean, umearen nortasunean ondorio positiborik ez daukan ekintza bat dela konturatuko da eta ondorioz ez dela egin behar barneratuko du.

Dokumentuan agertzen den moduan: "Los niños aprenden hacer, sentir y pensar basándose en lo que ven y oyen." horregatik helduak txikienen ereduak bihurtu behar dira, hauek ikusten dutena kopiatzen baitute. Gainera, zigorrak jartzeko gaiarekin kontuz ibili beharra dago, askotan, zigorrekin ez delako lortzen umea ikastea, baizik eta jarrera aldatzera behartzen da, ondorio txarra eragiten duela ikusten duelako umea, eta ona ez den ondorio hori saihesteko ez du jarduera errepikatzen.

1 comentario:

  1. Benetan denetarik dago zure ekarpen honetan. Guraso eskolako diapoek gehiago harrapatu naute bideoak baino (orain dela urte asko ezagutzen izan dut-eta). Hausnarketarako tartetxoan ikusi dudan gauza bat esan nahi dut: 9.era arte "niño" barik "perro" balekar ere, guztiz baliagarria litzateke. Begiratu ea hori egia den.
    Bestela, interesgarria, baina didaktikan baino psikologian zentratu zarela esango nuke. Pedagogiak bertatik ere edaten du eta oso ondo ulertzen dut ardura hori.
    Gomendio bat: saia zaitez hurrengoan gelako ikuspegia izaten; ez hori bakarrik, HHko gelako ikuspegia eta taldearekin pentsatzen, ez ikasle zehatzen batekin.
    -
    Azalpen gehiago nahi baduzu, aurrez aurre.

    ResponderEliminar