miércoles, 22 de febrero de 2012

Batzuetan, diruak zoriontasuna eman dezake.

Bideo honetan argi eta garbi ikus dezakegu zein den Afrikako hezkuntzaren edo eskolen egoera. Nahiz eta eskolara iristeko orduak oinez ibili behar, pozik joaten dira. Herrialde garatuetan berriz, autobusean joaten gara eta pozik baino, triste joaten garela ematen du; ulertezina da egoera hau. Bideoan irakur dezakegunez, lehen hezkuntzaren ikasketa unibertsalen helburua lortzeko, 100.000 milioi dolar baino gutxiago beharko genituzke eta 2007ko "Defentsa"-rako inbertsio mundiala 956.000 milioi dolarrekoa izan zen, beraz, guztiok ikasteko dirua dago. Diru horrekin munduko ume guztiak pozik ikasteko aukera badute, zergatik ez da horretan gastatzen? Nire ustez, dirua gastatzeko modurik politena da eta orduan bai esan dezakegu diruak zoriontasuna ematen duela.

1 comentario:

  1. Honetan balio poetikoa, behintzat, aurkitzen dut.

    Hala ere, zure formazioarekin lotzeko gai ez zaren neurrian, ez ekarri horrelakork. Bestela, urrunekoez arituko zara solasean, besteez.

    Maila batean zuk pentsatzen baduzu ni/besteak edo gu/besteak ikuspegi horretan ez zara zure buruaz pentsatzen ari. Hori egiten duzun moduan, gainera, ematen du norbaitek erabaki behar lukeela hori aldatzeko, eta zuk "bada ordua" haserratuta. Beraz ez daukala irtenbiderik.

    Biharko egunean, agian, besteez baino, "zure egin beharraz", "gizakioz" edota "gutaz" hitz egingo duzu (gu horretan gizateria osoa sartuta).

    Hori egiten ez duzun artean, ez zabiltza hizktean zure formazioaren gainean eta blog hau horretarako da.

    Hurrengoan ez hurrundu zure formaziotik eta didaktikatik hainbeste.

    ResponderEliminar